Kartela

PETTI

PETTI

15 Larunbata

PETTI

Bera, 1973

PETTI Juan Luis Perez Mitxelena rock musikari eta abeslari beratarraren izen artistikoa da. 13 album argitaratu ditu, eta azkenak, Manipulazio estrategiak izenekoak, urteko diskorik onenaren saria jaso zuen 2021ean, Musika Bulegoaren eskutik.

Arimatik sortzen zaion ahots sakon eta urratua; ñabarduretan aberatsak diren abestiak, bluesez tindatuak eta elektrizitatez kargatuak; gitarrarekin duen trebezia, eta presentzia eszeniko indartsua dira Pettiren ezaugarri nabarmenenak, benetakotasuna eta zintzotasunarekin batera.

Bere eraginen artean Tom Waits, Jimi Hendrix eta Mark Lanegan aipa daitezke, eta hainbat goi-mailako artistarekin partekatu ditu proiektuak, hala nola Rafa Berrio, Barrence Whitfield eta Terry Lee Hale.

Eszenatokiaren gainean, banda sendo batez inguratzen da: Joseba Irazoki elektrikoa gitarrari su ematen, eta Telletxea anaiak, beti dotore eta fin, baxuaren eta bateriaren aginteetan.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu