Adingabeak
18 URTETIK BEHERAKOAK
- 14 urtetik beherakoak doan joan ahal izango dira (heldu batek lagunduta) BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdira, baldin eta adingabearen sarrera erosi badute, gutxienez heldu baten sarrerarekin batera, erosketa prozesuan. Gehienez 14 urtetik beherako adingabe 1 heldu bakoitzeko. Jaialdira sartzeko, ezinbestekoa da sarreran honako baimen hau aurkeztea, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.
- 16 urtetik beherako guztiek heldu batekin joan beharko dute beti. Heldu hori haren aita/ama edo tutorea izango da, eta bere ekintzen erantzule egingo da esparruaren barruan. Jaialdirako sarrera orokor bat erosi beharko dute, eta sarbidean honako baimen hauaurkeztu, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.
- 16 urtetik gorakoak baina 18 urtetik beherakoak bakarrik sartu ahal izango dira festara, baldin eta jaialdirako sarrera orokor bat erosi badute eta sarbidean baimen hau aurkezten badute, aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta beteta. Halaber, adingabearen NANa aurkeztu beharko da esparruaren sarreran.