Nola Heldu
AUTOBUSEZ
Kontzertu-gunearen aurrean (Askatasuna kalea) dagoen geltokian Bilbobusen E3 linea gelditzen da, eta jaialdiaren egunetan Bilboko Udalak E7 linea baliatuko du zerbitzua indartzeko. Linea gehigarri horrez gain, jaialdiaren egunetan 30, 71, 75 eta 76 lineak geltoki horretaraino igoko dira.
E7ak Bilbobuseko geltoki hauek ditu Bilbon:
- Hurtado de Amezaga 1 – 30, 71, E2, E3, G5 eta G7 lineekin batera
- Hurtado de Amezaga 50 – 30, 71, 75, 85, E2 eta E3 lineekin batera
- Erriberako Merkatua – 11, 22, 40, 50, 56, 58, 75, 77, 85, A2, BT, E3, G4 eta G7 lineekin batera
Hurbileko beste autobus-geltoki batzuk:
8 minutu oinez kontzertu-guneraino
- Olano kalea 4 (Saralegi pl.) – 11, 22, 56, 58, 75, 77, 85, G4, G7 lineak
10 min oinez
- Juan de Garayko biribilgunea – 57, 71, 75, 76, G5 lineak
15 min oinez
- Abuztuaren Hamaseiko zeharkalea – 11, 22, 58, 75, 85 lineak
- Donibane plazatxoa 7 – 40, 77 lineak
- Donibane plazatxoa 4 – 77, G7 lineak
* Edonola ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen dugu.
TRENEZ
Kontzertu-gunetik 7 minutura Miribillako Renferen Aldiriko geltokia dago (C1 linea), Bilbo Abandotik geltoki bat harago besterik ez.
* Edonola ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen dugu.
METROZ
Metro-geltoki hurbilena: Casco Viejo/Zazpikaleak. Unamunoko irteera – 12 min
* Edonola ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen dugu.
AUTOZ
Antolatzaileok gomendatzen dugu jaialdira ibilgailu partikularrean EZ joatea.
Hala ere, autoa erabiltzea beste aukerarik ez dutenek honako aparkalekuetara jo dezakete:
- Bilbao Arenako parkinga (ordainpekoa): 200 leku
- Miribillako pilotalekuko parkinga (ordainpekoa): 140 leku
- Juan Carlos de Gortazarreko parking publikoa, Donostia kalean (ordainpekoa, TAO eremua): 362 leku
- TAO eremuaren barruko zenbait aparkaleku, kontzertu-gunearen inguruan
OINEZ
Garraio publikoa eta ariketa fisiko apur bat uztartzera animatzen zaituztegu. Hona hemen hiriko zenbait lekutatik oinez bertara heltzeko behar den denbora:
- Atxuriko tren-geltokitik: 10 min
- Erriberako merkatutik: 8 min
- Casco Viejo/Zazpikaleak metro-geltokia, Unamunoko irteera: 15 min
- Plaza Biribila/Ledesma/Kale Nagusia/BBK Aretoa: 20 min
- -Moyua plaza: 23 min
- Indautxu plaza/Poza Lizentziatuaren kalea/García Ribero kalea: 25 min
TRANBIAZ
Tranbiaren geltoki 2 daude, oinez 12 minutura besterik ez:
- Erriberako geltokia (Erriberako Merkatuaren aurrean)
- Atxuriko geltokia (Atxuriko tren-geltokiaren aurrean)
* Edonola ere, zerbitzu hauen ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen dugu.