Berriak

Prentsa-oharra 2024ko otsailaren 8a

 

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTAK KARTELA OSATZEN DU, THE PRETENDERSEKIN, BESTEAK BESTE, ETA SALGAI JARTZEN DITU EGUNEKO SARRERAK

 

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdian izango dira THE PRETENDERS, THE JAYHAWKS, BLUES PILLS eta PETTI, aurrez iragarrita zeudenekin batera: DEEP PURPLE, CANNED HEAT, THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELIES eta SUSAN SANTOS. Jaialdiaren zazpigarren edizioa, BBK-k eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Eventsek antolatua, 2024ko ekainaren 14an eta 15ean egingo da, Bilbao Arenan.

(Bilbon, 2024ko otsailaren 8an).- Jaialdiak egunka banatzen du egitaraua, eta baieztu du ostiraleko kartelburua THE PRETENDERS talde anglo-estatubatuarra izango dela. Chrissie Hynde karismatikoak gidatutako taldeak lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta zenbait kantu oso arrakastatsu sortu ditu, hala nola Back on the Chain Gang, I’ll Stand by You eta Don’ t Get Me Wrong. New wave korrontea gidatuz egin zituen lehen urratsak, eta, berehala, ospea iritsi zitzaion. Hartara, eboluzioa izan zuen, taldearekin batera gaur egunera arte iritsi diren soinu berriak garatuz. Azken hamarkadetako pop rock talde handien lehen lerroan dago The Pretenders.

Egun horretan bertan joko du ia 40 urteko ibilbidea duen THE JAYHAWKS taldeak (Minnesota). Country rock alternatiboa egiten dute, eta amerikar musika herrikoiaren talderik handi eta onenetakotzat jotzen da. Egun horretan izango dira, era berean, dagoeneko iragarrita zeuden THE SCREAMIN ‘CHEETAH WHEELIES (Tennessee) hegoaldeko rock klasiko eta kementsuarekin (emanaldi bakarra Espainian, 2024an), eta SUSAN SANTOS power trioa, Susan bera buru, blues-rock onena eginez.

Jaialdiaren bigarren egunean arituko dira, aurrez iragarrita zegoen bezala, DEEP PURPLE (Erresuma Batua), rockaren kulturako kantu zenbait klasiko handiren egileak eta zenbait belaunalditako jarraitzaile ugari erakartzea lortu dutenak, eta CANNED HEAT, 1965ean Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie talde mitikoa. Larunbaterako baieztatutako horiei gehitu behar zaizkie BLUES PILLS (Suedia eta AEB) rock-blues taldea, Elin Larssonsen ahots ahaltsuak gidatua, eta PETTI (Bera) rock musikari euskalduna. Azken horrek 13 disko argitaratu ditu, ñabarduretan aberatsak, blues ukituekin eta elektrizitatez beteak.

Gainera, ohi bezala, jaialdiak Voodoo Child kanpo-terraza izango du, bertako taldeen emanaldietarako prest. Edizio honetan hauek igaroko dira eszenatokitik: Arnau & The Honky Tonk Losers, Kinki Boys, Nevadah, Sotomonte, The Ribbons eta Ziin & The Melody Breakers. Honenbestez, osatuta dago aurtengo edizioko egitaraua.

Dagoeneko finkatutako jaialdia da “Legends”-a. Aurten, berriz beteko du Bilboko hiria, urtez urte askotariko entzuleak biltzea lortzen duen musika eskaintzarekin, eta adin guztietako musikazaleak Miribillara erakarriko dituzten nazioarteko, nazioko eta tokiko artistekin.

Sarrera doakoa da 14 urtera arte (adin hori barne), eta giroa belaunaldi-tarte oso zabala hartzeko pentsatuta dago. Jaialdia Bilboren aberastasun kultural eta sozialaren zutabe bihurtu da, eta bere balioak sendotu ditu, kultur agertoki bizi eta sendo gisa.

Gainera, BBK Bilbao Music Legends Festen antolatzaileek, ingurumenarekin kontzientziatuta, Ihobek diseinatutako Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria metodologia aplikatuko dute. Erakunde horrek ematen duen ziurtagiria jaso du jaialdiak, alde batetik, “Legends”-aren ingurumen-aztarna ahalik eta txikiena izan dadin neurriak hartzen inplikatzeagatik, eta, bestetik, bertaratzen direnak, keinu txikien bidez, gure ingurunea zaindu dezaten kontzientziatzeko laguntzeagatik.

Eguneko sarrerak eta bi egunerako bonuekin batera, jaialdiaren webgune ofizialean eskuratu ahal izango dira: www.musiclegendsfestival.com.

Hau izango da egitaraua, egunez egun:

EKAINAK 14, OSTIRALA

THE PRETENDERS

THE JAYHAWKS

THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELLIES

SUSAN SANTOS

Voodoo Child:

ARNAU & THE HONKY TONK LOSERS

SOTOMONTE

ZIIN & THE MELODY BREAKERS

 

EKAINAK 15, LARUNBATA

DEEP PURPLE

CANNED HEAT

BLUES PILLS

PETTI

Voodoo Child:

KINKI BOYS

NEVADAH

THE RIBBONS

 

Prentsa-oharra 2024ko otsailaren 8a

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu