Kartela
CANNED HEAT Exclusive show in Spain 2024
15 Larunbata
CANNED HEAT
Los Angeles (A.E.B.) - 1965
Canned Heat 1965ean Los Angelesen (Kalifornia) sortutako blues-rock/boogie rock taldea da. Blues kantuen interpretazioengatik nabarmendu da, baita musika mota horrekiko eta haren jatorrizko artistekiko interesa sustatzeko egindako ahaleginengatik ere.
Monterreyn eta Woodstocken agertu ondoren, 1960ko hamarkadaren amaieran taldeak mundu mailako ospea hartu zuen, taldekide hauekin: Bob Hite, ahotsa; Alan “Blind Owl” Wilson, gitarra, harmonika eta ahotsa; Henry Vestine (edo Harvey Mandel) gitarra bakarlaria; Larry Taylor, baxu-jotzailea; eta Adolfo “Fito” de la Parra bateria-jotzailea.
Beren musikak eta jarrerak jarraitzaile kopuru handia eman zion Canned Heati, eta taldea hippie aroko talde ospetsuetako bat bilakatu zen.
Canned Heatek hirurogeiko hamarkadaren amaierako musika-ekitaldi handi gehienetan parte hartu zuen, eta agertokian bluesaren estandarren eta bere materialaren interpretazio zirraragarriak egiteko gai izan zen; batzuetan, solo “psikodeliko” luzeei ere ekiten zieten. Haien kantuetako bi, Going Up the Country eta On the Road Again, arrakastatsuak izan ziren nazioartean. Going Up the Country Henry Thomas blues musikariak 1927an Louisvillen (Kentucky) grabatutako Bulldoze Blues kantuaren bertsioa zen. On the Road Again, berriz, 1953an Floyd Jonesek egindako izen bereko kantuaren bertsio/berregitea izan zen; eta hura, antza denez, 1928an grabatutako Tommy Johnsonen Big Road Blues-en oinarrituta dago.
1970eko hamarkadaren hasieratik askotan aldatu dira taldeko kideak, eta, gaur egun, taldearen historiaren bosgarren hamarkadan, Fito de la Parra dago bertan.
CANNED HEATEN DATUAK
- Musikaren historian disko gehien saldu duen blues taldea da.
- Mundu osoan hiru disko lehen postuan izan dituen blues talde bakarra da: On The Road Again, Going Up The Country eta Let’s Work Together.
- Historiako edozein motatako edozein taldek baino jaialdi gehiagotan jo dute mundu osoan.
Canned Heaten kideak 2023an:
Fito de la Parra: bateria/ahotsa
Rick Reed: baxua/gitarra
Jimmy Vivano: gitarra
Dale Spalding: ahotsa/gitarra/harmonika