Kartela
BLUES PILLS
15 Larunbata
BLUES PILLS
Suedia / A.E.B. - 2011
Blues Pills rock laukotea, bere emanaldi karismatikoengatik ospetsua, azkar iritsi zen munduan arrakastatsu izatera. Zuzenean igaro ziren jendez lepo zeuden taberna zikinetatik Europako jaialdirik handietako batzuetan jotzera, hala nola Download, Rock am Ring, Wacken Open Air eta Roskilde. Estreinako disko homonimoa zuzenean sartu zen Europako zerrendetan, eta 4. postura iritsi zen Alemanian. Bigarren diskoa, Lady in Gold, gorenera heldu zen Alemanian.
Blues Pills ehunka mila disko saldu dituen rock hutseko dosi gogorra da, eta gaur egungo rock abeslaririk indartsuenetakoa du. Luzaroan irauteko moduko taldea, ezbairik gabe.
Blues rock psikodeliko astuneko geruzen eta Elin Larssonen ahots hunkigarri eta boteretsuaren azpian –maiz konparatu izan dute Janis Joplin, Lady Gaga, Amy Winehouse eta Adelerekin–, Blues Pillsen muina aldaketaren bilaketa sutsua izan da beti. Aldaketa gizakien gogamenean, eta taldeak besarkatzen dituen musika-influentzietan: beltz kutsuko soula, 60ko hamarkadako rock psikodelikoan barnako bidaiak, blues ezin ausartagoa… 2020an, Blues Pillsek Holy Moly diskoa argitaratu zuen, eurek ekoitzi eta grabatua eta kritikariek goraipatua. Nahasketak Andrew Scheps Grammy sariaren irabazleak egin zituen (Red Hot Chili Peppers, Iggy Pop, Adele, Black Sabbath, Rival Sons eta Hozier, besteak beste).