Lege-informazioa
Lege-informazioa
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako informazio betebeharra betez, jakinarazten dizugu www.musiclegendsfestival.com URLa (aurrerantzean ATARIA) Dekker Events, S.L.aren (aurrerantzean ERAKUNDEA) jabetzako domeinu bat dela; erakundearen helbidea: Zabalbide, 21 B, lonja, 48600 Sopela (Bizkaia); IFK: B 95421624.
ATARIAN agertzen diren markak, izen komertzialak edo edozein motatako bereizgarriak ERAKUNDEAREN edo hirugarrenen jabetzakoak dira; beraz, ezin interpretatu daiteke gunea eta/edo zerbitzuak erabiltzeak edo bertara sartzeak ezein eskubiderik ematen dionik erabiltzaileari marka, izen komertzial eta/edo bereizgarri horien gainean.
Orobat, webgunean argitaratutako edukiak, haren diseinu grafikoa, irudiak, datu-baseak eta iturri-kodea ERAKUNDEAREN edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira; hortaz, Lege-ohar honetan ezarritakoaren arabera, ezin interpreta daiteke erabiltzaileari lagatzen zaionik eduki horien gainean dagoen edo egon daitekeen inongo ustiapen-eskubiderik, ATARI hau eta beraren bidez eskaintzen diren zerbitzuak ondo erabiltzeko guztiz beharrezkoa den neurritik harago.
Webgune honetara sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da soilik. ATARIRA sartzeak ez dakar berekin inolako harreman komertzialik eratzea ERAKUNDEAREN eta erabiltzailearen artean. Bertara sartuz gero, termino eta baldintza hauek onartzen ditu.