Berria

PRENTSA OHARRA – 2023ko BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTA

 

 Lehenengo baieztapenak:
THE CULT, THE WATERBOYS, CANNED HEAT eta NIKKI HILL

 

  • Jaialdia, BBK-k eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Events-ek antolatua, 2023ko ekainaren 23an eta 24an izango da Bilbao Arenan
  • Lehenengo bonuak, eskaintza bereziarekin, otsailaren 5era arte, 75 €-ko prezioan + gastuak. Otsailaren 6tik aurrera, bonuaren prezioa 95 €+ gastuak izango da.

 

THE CULT hard rock talde handia da BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak seigarren ediziorako baieztatu duen lehen kartelburua. Azken lana, “Under the Midnight Sun”, atera berri duen eta Legends-ean zuzenean aurkeztuko duen talde britainiarrari beste bi talde mitiko batuko zaizkio, hala nola rock folk talde eskoziar inspiratzailea THE WATERBOYS eta Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie taldea CANNED HEAT. NIKKI HILLek, soul-rockaren erregin elektrizatzaile berriak, lehen kartel hau itxiko du eta honi, artista gehiago batuko zaizkio urtarriletik aurrera, behin betiko kartela osatu arte.

BBK BILBAO MUSC LEGENDS FEST jaialdiak beste edizio bat egingo du Bilbao Arenan, ekainaren 23an eta 24an eta Bilboko musika-eskaintzaren barruan hutsune garrantzitsu bata beteko du, helburutzat kultura- eta gizarte-balioak transmititzeko kode berriak aztertzea, eta musika ahalik eta publiko gehienarengana hurbiltzea baitu.

Beste musika-jaialdi batzuetan ohikoa izaten den publiko objektibo askoz zabalagoarekin, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak adin guztietan pentsatutako ikuskizuna eta giroa eskaintzen du, eta sarrera doakoa izango da 14 urtetik beherakoentzat (hauek barne).

Jaialdiak Bilbao Arenan bere filosofiari eutsiko dio, jendetzarik gabe, esparruan eroso mugitzeko espazioekin, ilara handirik gabe, agertoki bakar batekin, kontzertuen arteko atsedenaldiekin eta giro bikainarekin.

Gainerako edizioetan bezala, nazioarteko musikako mitoak eta tokiko banda berri zein kontsakratuak uztartuko dira baita Bilbao Arenaren agertoki nagusian zein Voodoo Child Terrazarenan. Zuzeneko musikaz gain, eskaintza gastronomiko ona izango da esparru osoan.

Laster izen berriak iragarriko dira, kartela bertako eta nazioarteko musikariekin osatu arte. Horien artean, jaialdi honi izena ematen dioten legenda handiak nabarmentzen dira aurreko edizioetan izan den moduan, hala nola Van Morrison, The Beach Boys, Jeff Beck, Steve Winwood, Jethro Tull, Bob Geldoff, Nina Hagen, Mavis Staples, John Cale, Steven Van Zandt, Graham Nash, Status Quo besteak beste.

Jaialdira joan nahi dutenek bi eguneko bonua erosi ahal izango dute, Kutxabanken edo www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialaren bidez, eskaintzako prezio berezian, 75€ gehi gastuak, otsailaren 5era arte.

 

 

 

 

PRENTSA OHARRA  – 2023ko BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTA

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu