Berria

PRENTSA OHARRA – 2022ko BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTA

Lehen baieztapenak:
STATUS QUO, PAUL CARRACK eta HAWKWIND
– Festibala, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Events-ek antolatuta, 2022ko ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo da.
-Lehenengo 2 egunetarako BONUAK abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra egongo dira salgai, 75 €-ko + gastuak eskaintza bereziarekin.

(Bilbon, 2021eko abenduaren 14an).

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak bere lehen edizioa egingo du BILBON, Covid-19k eragindako pandemia dela-eta azken bi urteetan hitzordura huts egin ondoren. Hala eta guztiz ere, garai hauetan mezu baikorra eta positiboa bidali nahi dugu jakinarazpen honekin.

Etapa berri bati ekingo diogu, esparruz aldatuko dugu eta Bilbora joango gara. Hiriko Udalak Legends-en aldeko apustua egin du, BBKrekin batera dagoeneko finkatuta dagoen musika festibala babestuz. Festibaleko talde osoa harro eta pozik gaude aldaketa berri honekin. LEGENDSa Bilbon! Eskerrak eman nahi dizkiegu hori posible egin duten babesleei.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak hutsune garrantzitsu bat betetzen du Bilboko musika-eskaintzaren barruan, eta helburuetako bat kultura- eta gizarte-balioak transmititzeko kode berriak aztertzea eta musika publiko guztietara hurbiltzea da.

Beste musika-festibal batzuetan baino askoz zabalagoa den xede-publikoarekin, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak familiako kide guztiak sartzen ditu bere ikusle potentzialen artean (12 urte bete arte doan).

Festibalak bere filosofiari eutsiko dio: edukiera ertaina, jendetzarik gabea, esparruan eroso ibiltzeko espazioak, ilara handirik gabe, agertoki bakarra, 5 artista eguneko, artisten arteko atsedenaldiak…

Aurten ere ilusioz beterik gaude; izan ere, kartel zirraragarria aurkezten dugu, guri bezainbeste gustatzeko eta zuek gainerako edizioetan bezala rock, blues, soul eta r&b izarrekin gozatzeko nahiaz.

Lehen baieztapenak dira STATUS QUO talde britainiarra (lehen kartel-burua), PAUL CARRACK (“One on One” azken lana aurkeztuko diguna) eta 50th Anniversary Live Tour egiten ari den HAWKWIND talde britainiarra.

Laster jakinaraziko ditugu artista berriak. Aurreko edizioetan bezala, hemengo eta nazioarteko musikariekin osatuko dugu kartela. Horien artean, beti nabarmentzen dira festibal honi izena ematen dioten eta festibalean egon diren izarrak: Van Morrison, The Beach Boys, Jeff Beck, Steve Winwood, Jethro Tull, Bob Geldoff, Nina Grahcalh, Andstis….

Festibalera joateko interesa dutenek bi eguneko bonua erosi ahal izango dute Kutxabanken edo www.musiclegendsfestival.com festibalaren web ofizialean, eta prezio berezia izango dute: pista edo harmailak, 75 € gehi gastuak (2022ko urtarrilaren 6ra arte).

Bilbon festibala, Alde Zaharretik 12 minutura eta hirigunetik 20 minutura oinez dagoena, sarbide ezin hobeak dituena eta hainbat garraiobidetan ere joan daitekeena.

PRENTSA OHARRA  – 2022ko BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTA

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu