Berria
KONTZERTUEN ORDUTEGIAK ETA ESPARRUAREN PLANOA
BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta, ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo dena, kanpoko esparruaren zabalgunean aire zabaleko eremua kokatuko dela iragartzen du. “Voodoo Child Terraza” izango du izena eta hor, bertako bandak igaroko diren agertokia egongo da. Gune honek pistarako sarbide zuzena izango du non agertoki nagusia egongo den. Jaialdira bertaratzen direnok hainbat proposamen gastronomiko eta atseden hartzeko aukera aurkituko dituzte esparruaren barrualdean zein kanpoaldean.
“Voodoo Child Terraza”-n “Txakoli Session”-a ospatuko da. Larunbat eguerdian, hilak 25ean, Aretxaga txakolinaz (jaialdiaren kolaboratzailea), beste batzuetan artean, eta prezio berezia izango duten pintxoetaz gozatu ahal izango da, zuzeneko musikarekin. Hilaren 25erako sarrerak edo bi eguneko bonuak erosi edo erosten dituzten guztiek 13:30etik aurrera izango dute sarbidea “Voodoo Child Terraza”ra.
Publikoak “mitoekin 2 egun”-ak antola dezan, hona hemen kontzertuen ordutegiak: