Berria
EL BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVAL ANUNCIA LOS HORARIOS DE LOS CONCIERTOS
Jaialdiren seigarren edizioan, beste urte batez, “Voodoo Child Bar” kanpoko terraza egongo da. Bertan, askotariko gastronomiaz gozatzeaz gain, talde lokalen kontzertuak entzun ahal izango dira.
BBK-k eta Bilboko Udalak babestutako BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak –ekainaren 23 eta 24an egingo da Bilbao Arenan– kontzertuen ordutegia iragarri du.
Iazko edizioan bezala, esparruaren kanpoko zabalgunean “Voodoo Child Bar” aire libreko eremua egongo da. Bertan, zuzenean joko dute SUA, THE DALTONICS eta LORELEI GREEN talde lokalek, baita VARGAS BLUES BAND beteranoek eta LUKE WINSLOW-KING estatubatuar ekoizle eta konpositoreak ere (feat. Roberto Luti). Gune horretan, gainera, zuzeneko sarbide bat egongo da Bilbao Arenaren barrualdera joateko. Han kokatuko da agertoki nagusia, eta han joko dute gainerako artistek, “Legends” jaialdiaren bi egunetan.
Ekainaren 23an (ostirala), Baionako WILLIS DRUMMOND rock talde euskaldunak emango dio hasiera jaialdiari. Ondoren joko dute NIKKI HILL (Ipar Carolina – AEB) soul-rockaren erregina berriak, ULI JON ROTH (Düsseldorf – Alemania) hard rockeko gitarra-jotzaile eta Scorpionseko kide ohi mitikoak, eta, ostiraleko emanaldia amaitzeko, hard rockeko THE CULT talde britainiarrak.
Los Angelesetik (Kalifornia) etorritako CANNED HEAT, 60ko hamarkadako blues-rock/boogie talde mitikoari egokituko zaio jaialdiaren bigarren egunari (ekainak 24, larunbata) hasiera ematea. Haren ostean taularatuko dira THE WATERBOYS, rock-folkeko eskoziar talde inspiratzailea; CHRIS ISAAK, rock and roll kantari eta konpositore kaliforniarra; eta NIKKI LANE (Hego Carolina – AEB), country-rockeko kantari eta konpositorea, “outlaw country” delakoaren lehen dama. Haren emanaldiarekin amaituko dira legendako bi egunak.
Jaialdira doazenek hainbat proposamen gastronomiko aurkituko dute, baita atsedena hartzekoak ere, esparruaren barruan zein kanpoan.
BBK Bilbao Music Legends Festaren antolatzaileek, eskuragarri jartzen dituzte ordutegiak, publikoak mitoekin bi egun horiek antola dezan.
Hauek dira BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTen 5 edizioetan izandakoek egin dituzten iruzkinetako batzuk:
“Jaialdi handia formatu txikian, horrek are handiago egiten du” – A.D.
“Bizitzaren zenbait unetan, ahal izanez gero, egon beharra dago. Hau da horietako bat” – F.C.T.
“Adin edo gustu jakineko entzuleek badute, azkenik, beren neurrira egindako jaialdia. Errepikatzeko modukoa. Zorionak!” – M. R.
“Pilaketarik gabe, giro ederra. Jaialdi guztiz gomendagarria!” – R. M.
“Ziur nago urtero-urtero hutsik egin gabe etorriko naizen hitzorduetako bat izango dela” – I.P.
“Pintxoak eta Rock ‘n’ Rolla: ez dago plan hoberik” – M.S.J
“Urterik urte hobeto! Benetako mitoak” – A. R.