Berria

CANCELACIÓN ALAN PARSONS Y DEVOLUCIÓN DE ENTRADAS

PRENTSA OHARRA
BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTAK
ALAN PARSONS LIVE PROJECT-EN KONTZERTUA
BERTAN BEHERA GERATUKO DELA IRAGARTZEN DU

Bilbon, 2022ko ekainaren 17an.

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak Alan Parsons Live Projecten kontzertua bertan behera utziko duela iragarri du, Alan Parsonsek ezin baitu larunbat horretan jaialdian parte hartu. Bizkarrean duen lesio batek, premiazko ebakuntza egingo diotenak, uda honetarako programatutako Europako bira egitea galarazten dio.

Berri txar hori jaialdiaren antolatzaileei jakinarazi zitzaien, kontzertua emateko 10 egun baino gutxiago falta zirenean, eta, hasiera-hasieratik, ahaleginak egin dira Alan Parsons ordezkatuko zuen eta ekainaren 25erako (larunbata) programatutakoarekin bat etorriko zen beste kartelburu bat aurkitzeko. Azkenik, LOQUILLOrekin, rock-aren legendarekin, bat egingo dugu ekainaren 25ean. Bere emanaldia PAUL CARRACK, WALTER TROUT, SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS eta MIKEL RENTERÍA & WOPen programatutakoei gehituko zaie.

Eguneko sarrerak (ekainaren 25a) edo bi eguneko bonuak erosi dituzten pertsona guztiek, erositako tiketak osorik itzultzea eskatzeko aukera izango dute ekainaren 21a baino lehen, 23: 59a baino lehen. Eguneko sarrera (ekainaren 25a) edo bi eguneko bonoa itzuli nahi dutenek formulario hau bete beharko dute.

Bi eguneko bonua itzultzea eskatzen duten baina jaialdira ekainaren 24an, ostirala, joan nahi duten pertsonek eguneko sarrerak erosi ahal izango dituzte Kutxabank-en eta jaialdiarenwebguneetan.

EZ da itzulketarik onartuko aldez aurretik adierazitako data igarota (2022ko ekainaren 21a, 23: 59an).

Loquilloren emanaldia Alan Parsonsena aurreikusita zegoen ordu berean izango da: ekainaren 25ean, larunbata, 23: 25ean. Jaialdian ekainaren 24rako programatutakoari dagokionez, iragarrita zegoen bezala, berdin geratuko da, Status Quo talde britainiarra izango da kartelburua.

Alan Parsons laster suspertu dadin eta agertokietara lehenbailehen itzul dadin nahi dugu, bere musikaz goza dezagun.

Ez dugu komunikatu hau itxi nahi kontzertuaz gozatu ezin dutenekin gogoratu gabe. Jakinarazi nahi dizuegu asko sentitzen ditugula eragindako eragozpen guztiak, eta gure esku dagoen guztia egingo dugula dirua itzultzeko izapideak ahalik eta azkarren egin daitezen.

CANCELACIÓN ALAN PARSONS Y DEVOLUCIÓN DE ENTRADAS

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu