Berria

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS JAIALDIAK EGITARAUA OSATZEN DU, BESTEAK BESTE CHRIS ISAAKEKIN, ETA SALGAI DITU EGUN BATERAKO SARRERAK

·       BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak bere kartela osatzen du. Besteak beste, CHRIS ISAAK, ULI JON ROTH, NIKKI LANE eta WILLIS DRUMMOND izango dira bertan.

·       Jaialdiaren seigarren edizioa 2023ko ekainaren 23 eta 24an ospatuko da Bilbao Arenan, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta.

(Bilbon, 2023ko otsailaren 6an).

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak seigarren ediziorako egitarau osoa iragarri du, bigarren kartelburua CHRIS ISAAK handia izango dela baieztatu ondoren. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea, Grammy bat jasotzeko izendapena, arrakasta musikal eta zinematografiko ugari eta estudioko hamahiru disko ditu CHRIS ISAAKek, Kalifornian (AEB) jaiotako rock & roll abeslari eta musikagileak. gurekin izango dugu ekaineko Legends jaialdian.

Kartelburu polifazetiko horrez gain, aurtengo edizioan honako hauek ere izango dira: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako ULI JON ROTH (Düsseldorf) musikagile eta gitarra-jotzaile ospetsua; NIKKI LANE(Nashville – AEB) country-rock abeslari eta konpositorea; WILLIS DRUMMOND (Baiona) rock talde euskalduna, Hala ere disko berria aurkeztuko diguna; VARGAS BLUES BAND, Stoner Night bere azken lana dakarkiguna, eta LUKE WINSLOW-KING ekoizle eta konpositore estatubatuarra, Mississippiko Deltako bluesa, folk musika eta erroetako rock & rolla uztartzen dituen musika eklektikoarekin.

Aipatutakoei dagoeneko iragarrita zeuden THE CULT, THE WATERBOYS, CANNED HEAT eta NIKKI HILL artistei gehituko zaizkie.

Aurrekoetan bezala, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak tokiko taldeak eta sortzen ari direnak sustatzen jarraituko du, eta, hala, oraingoan Lorelei Green, SUA eta The Daltonics izango ditu, besteak beste.

Jaialdia ekainaren 23 eta 24an ospatuko da Bilbao Arenan, eta gaur jarri ditu salgai egun baterako sarrerak, 60 €-an (+gastuak), eta 2 egunerako bonua, 95 €-an (+gastuak).

Hau da egun bakoitzerako kartela:

EKAINAK 23, OSTIRALA

THE CULT

ULI JON ROTH

NIKKI HILL

WILLIS DRUMMOND

VARGAS BLUES BAND

THE DALTONICS

SUA

 

EKAINAK 24, OSTIRALA

CHRIS ISAAK

THE WATERBOYS

CANNED HEAT

NIKKI LANE

LUKE WINSLOW-KING

LORELEI GREEN

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTarako egun baterako sarrerak eta 2 egunerako bonuak Kutxabanken eskuratu ahal izango dira, baita jaialdiaren webgune ofizialean ere: www.musiclegendsfestival.com

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS JAIALDIAK EGITARAUA OSATZEN DU, BESTEAK BESTE CHRIS ISAAKEKIN, ETA SALGAI DITU EGUN BATERAKO SARRERAK

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu