Berria

“MUSIKAREN LEGENDAK LEGENDAZKO UNIBERTSITATE BATEAN”

BBK Bilbao Music Legends Festak eta Deustuko Unibertsitateak “MUSIKAREN LEGENDAK LEGENDAZKO UNIBERTSITATE BATEAN” hitzaldia antolatu dute maiatzaren 26rako, osteguna, 11: 00etan, Deustuko Unibertsitateko eraikin nagusiko (klaustroa) Garate Aretoan.

Hizlari izango dira Julen Ugalde, VINILO FM RADIOko zuzendaria, Saúl Santolaria, ekoizle artistikoa, soinu-ingeniaria eta www.globalsoundlab.com webgunearen sortzailea, eta Montxo Gómez, abeslari eta gitarrista (Southbound, Montxoland, Los Fastuosos de la Ribera). Hauek, solasaldi bat eskainiko digute, rockaren historia errepasatuko duena, aurten “Legends” jaialdian arituko diren taldeen eta aurreko edizioetako aritu direnen ibilbidearen bitartez.

Ziur gaude hitzaldira zatozten guztiok musikaren mitoak hurbilago sentituko dituzuela.

 

Gainera, bertaratzen zareten guztien artean, datorren ekainaren 24 eta 25ean BBK BILBAO MUSIC LEGEND FEST jaialdian mitoekin bi egun bizitzeko bono bikotz bat zozketatuko da.

 

Sarrera dohainik edukiera bete arte.

 

“MUSIKAREN LEGENDAK LEGENDAZKO UNIBERTSITATE BATEAN”

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu