Kartela

ZIRAUN

ZIRAUN

14 Larunbata

ZIRAUN

Gernika-Lumo-2022

Ziraun taldea 2022an Gernika-Lumon (Bizkaia) sortu zen proiektua da, musika ezberdin, fresko eta indartsua sortzeko xedez eratutakoa. Ordutik rock indartsua eta doinu ilunak ahots femenino indartsu eta melodiko batekin elkartuz euskarazko kantuak sortzen aritu gara.

Gure sorreratik Euskal Herriko musika eszenan gure lekutxoa bilatzen joan gara. Horretarako gure musika sortzen, grabatzen, hedatzen (egunkari, irrati zein telebistako elkarrizketetan) edota kontzertuak eskaintzen aritu gara, besteak beste Sua, Janus Lester, Zetak edota Su Ta Gar bezalako talde ezagunekin oholtza partekatuz.

Denbora tarte honetan kaleratu ditugun musika lenei dagokionez, 2023ko urtarrilaren 11n gure lehen abestia argitaratu genuen, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Urte bereko abenduaren 3an, gure lehen diska kaleratu genuen, “Argitik”, Durangoko Azokan aurkezteko ohorea izan genuena. Diska hau 6 kantuz osatzen da eta bertan Liher edota Moonshine Wagoneko musikarien kolaborazioak izan ditugu.

Gure azken musika kontzertu ugariz osatutako bira baten aurkezten egon ondoren, gaur egun Ziraun taldean aldaketa fase baten aurkitzen gara. Taldekide batzuk proiektua utzi dute eta beste batzuk batu dira. Talentu berri hauekin musika berria sortzen ari gara eta ilusio handiz 2025ean argitaratuko den diska bat prestatzen ari gara, ondoren hau eszenatokietara ere eramateko.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu