Kartela

WILLIS DRUMMOND

WILLIS DRUMMOND

23 Ostirala

WILLIS DRUMMOND

Baiona, 2006

Zazpi estudioko diska. Argazki liburu bat. Ehunka kontzertu. Emanaldi txalotuak ARF, Sonorama, Tsunami Xixon, Hatortxu Rock, Monkey week, EHZ, MAZ edo Resureccion Fest bezalako festibaletan, eszenatokia Placebo, The Mars Volta, Black Sabbath, Berri Txarrak, Gojira eta beste askorekin konpartituz. Frantziako itzuli bat Detroit taldearekin batera, Pariseko Olympia mitikotik pasatuz. Bira asko Euskal Herria, Frantzia, Espania, Alemania eta Belgikan gaindi. Itzuliak Japoniatik, Australiatik edo Tahititik…

Euskal Herriko talde aktiboenatarik bat dugu Willis Drummond. Influentzien aldetik, taldearen musika Euskal Herriko Rockan sailkatzen bada ere, Seattle-ko eszena, Washington DC-tik datorren punka eta Australiako Rock’n’Rolla aipatzen dira askotan Willis Drummond taldearen musikaren definitzeko.

Azken 4 urteetan zuzeneko elektriko bat, zuzeneko akustiko bat eta 2 estudioko diska kaleratu dituzte, hirukote formatutik berriz laukotera pasatuz. “HALA ERE” taldearen zazpigarren estudioko diska denetan eskuragarri dago, Tabula Rasa Records, muntatu duten labelaren eskutik. DIY mugimenduaren filosofia segituz, Willis Drummond talde askea da eta 2023an itzuli eder eta luze bat hasi dute, Europan zehar, Japoniara eta lehen aldikotz Hego Koreara joango dena!

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu