Kartela
VOODOO CHILD BAR VIERNES

5 Ostirala
ROSEBUD
Besteak beste Dinamita pa’ los Pollos, MoonShakers, The Crow Farm eta Azkorri taldeetan ibilitakoak dira Rosebudeko kideak. 2016aren bukaeran Bilbon sortutako talde honek erro-erroetatik jasotako Folk-Rock estiloa darabil; eurek egindako konposizioak kantatzen dituzte, gaztelaniaz.
2018ko apirilean 4 abestiko EP bat grabatu zuten Bilboko El Tigre estudioan, eta ondoren, 2019ko ekainean, lehen diskoa grabatu zuten Tío Pete estudioetan (Urduliz, Bizkaia).
Kideak:
Leire Heras-Gröh: Ahotsa, gitarra
Oscar Bustos: Gitarra
Nerea Argaluza: Baxua
Miguel Labanda: Bateria
GONZALO PORTUGAL
Gonzalo Portugal Bilbon jaiotako musikaria da. Gaur egun Last Fair Deal taldeko kantaria eta gitarra-jotzailea da, eta hainbat proiektutan ibili da kolaboratzaile modura, esaterako Landslide, Edu Basterra Band eta Capsula; halaber, Rubia, Mockers eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeen zenbait diskotan jardun du.
Gitarra eta ahots hutsezko emanaldian, berak sortutako kantuak uztartzen ditu garai guztietako blues eta folk bertsioekin: Robert Johnson, Allman Brothers, Eric Clapton, Bob Dylan, Joe Bonamassa eta Rory Gallagher, besteak beste.