Kartela
VOODOO CHILD BAR SABADO

6 Larunbata
SANTIAGO DELGADO
Y LOS RUNNAWAY LOVERS
Santiago Delgado y los Runaway Lovers taldea 2003tik dabil betidaniko rock and rolla jotzen. Elvis eta Beatles elkartzen dituzte Adriano Celentano, Serge Gainsbourg eta Los Ramonesekin, bilbotar ironiaren ukitua erantsita. Batez ere ahotsetan oinarritutako rock and rolla egiten dute, doo-woparen harmonien birtuosismorik gabe, gauzak apalago eginez, eta Runawaytarren idolo biren eragina ere gehituta: Jonathan Richman eta Ben Vaughn.
2007tik hona bi EP, LP labur bat eta 4 LP argitaratu dituzte. Nabarmentzekoak dira “Quiero ser Santa” Gabonetako diskoa eta azkenekoa, bateriarekin eta estilo elektrikoan egindako lehena, “50 Runaway zale ezin dira erratuta egon”.
Zuzenean jo dute hainbat jaialditan, besteak beste Bartzelonako Hayride, Felipop eta Flor de Pasión irratsaioaren jaietan, eta agertokia partekatu dute André Williams, Ray Gelato, Los Rebeldes eta Airbagekin, batzuk aipatzearren.
JAVI "STILLS" & CO.
Hainbat taldetan gozatu dut, den-denak amateurrak. Aipagarrienak dira 80ko hamarkadako “Sociedad Anónima”, bere kantak zituena, eta azkenekoa, Hey Mr Neken; horretan izugarri gozatu dut bertsioak egiten, eta batik bat azken urteetan, EAGLES taldearen omenezko kantuak jotzen.
Bakarrik jotzeak aukera eman dit hainbat kantu berreskuratzeko, batez ere sormena pil-pilean zebilen eta Rockean eta Countryrockean hainbesteko eragina izan zuten urte haietakoak. Sarritan lagun musikariekin batera aritzen naiz, aberasgarria delako, ondo pasatzen dudalako eta zoriontsu egiten nauelako.