Kartela

VARGAS BLUES BAND

VARGAS BLUES BAND

23 Ostirala

VARGAS BLUES BAND

Madril, 1.958

Hogeita bost urte baino gehiago dira haren lehen diskoa, All around blues, argitaratu zela, eta Javier Vargas bluesaren bertoko klasiko bat da dagoeneko. Gitarra-jotzaile honen historia ondo ulertzeko, gogora ekarri behar dugu Venezuelatik gure rock eszenara iritsi zenekoa, 70eko hamarkadaren amaieran, eszena hori Miguel Ríosek eta Tequilak –besteak beste– monopolizatzen zuten garai batean. Saioko musikaria, konpositorea, eta Salvador, Javier Gurruchaga eta Miguel Ríosen biretan laguntzailea izan zen, eta luze gabe lortu zuen ospea, 1992an Madrid-Memphis argitaratuta.

Bi urte geroago, Blues latino eman zen argitara. Kolaboratzaileen zerrenda txundigarria zen: Chris Rea, Junior Wells, Flaco Jiménez, Andrés Calamaro… Abian zen nazioarteko merkatuaren konkista; are gehiago, kontuan izanda diskoari izena eman zion kantua beste gitarrista batek, Carlos Santanak, Santana Brothers bere diskoan sartu zuela. Horrek errekonozimendu zabala ekarri zuen, baita autonomia handiagoa izateko aukera ere.

Talde beterano hau azken ukituak ematen ari zaizkio disko bikoitz bati. Zati biak bereizita argitaratuko dira. Lehenik, Stoner Night, martxoan. Bigarren LPa, berriz, Stoner Night Volumen 2, aste batzuk geroago kaleratuko da. Bietan ere, abestutako kantuak zein doinu instrumentalak egongo dira.

Vargas Blues Band 2023an bueltatuko da nazioarteko biretara, eta, era berean, aurkezpenak eta agerraldiak egingo ditu hainbat jaialditan, gure herrialdeko lurralde osoan barrena. Errotiko soinura buelta, bluesaren aitzindariak gogora dakartzaten keinu argiak eginez

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu