Kartela

ULI JON ROTH

ULI JON ROTH

23 Ostirala

ULI JON ROTH

Düsseldorf (Alemania) – 1.954

1978an, 4 diskoren eta “Tokyo Tapes” zuzeneko klasikoaren ondoren, Uli John Rothek, Scorpionseko gitarra-jotzaile eta konpositoreak, talde hori utzi eta berea sortu zuen, ELECTRIC SUN. Nolanahi ere, gaur egungo zuzeneko emanaldietan Scorpionsen zegoen garaiko kantuak jotzen ditu oraindik.

Sinfoniak eta kontzertu klasikoak idatzi ditu; hori dela-eta, musika klasikoaren eta rockaren arteko gurutzatze esanguratsuen aitzindarietakotzat jotzen da, arrazoiz.

Tokyo Tapesi omenaldia egiteko –Scorpions taldearen zuzeneko lehen diskoa da, 1978koa, eta rockaren historiako zuzeneko disko garrantzitsuenetako bat da oraindik ere–, Uli Jon Rothek “Scoprions Revisited” argitaratu zuen 2015ean, zuzeneko album bikoitz haren grabazio berriekin.

2016an “Tokyo Tapes Revisited” zuzeneko DVDa kaleratu zuen, 40 urte lehenago SCORPIONSen zuzeneko disko mitikoa grabatu zen Tokioko areto berean –Sun Plaza Hall– grabatua.

Bere kontzertuetan, Uli Jon Rothek gitarra-jotzaile aparta dela erakusten jarraitzen du. Gaur-gaurkoz, munduko rock gitarristarik garrantzitsuenetakotzat hartua da, eta beste izar batzuen esanetan –Slash, Eddie Van Halen, Joe Satriani, Steve Vai, Yngwie Malmsteen eta Kirk Hammett–, oinarrizko eredua da harena.

 

Joe Satrianik Uli Jon Roth gonbidatu zuen 2018an bere ‘G3 Tour’ biran parte hartzera. Bertan, Joe Satriani eta Uli Jon Roth izan ziren agertokian, Dream Theater taldeko John Petrucci gitarristarekin batera.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu