Kartela
THE WATERBOYS

24 Larunbata
THE WATERBOYS
Edinburgh (Erresuma Batua) - 1.986
Talde gutxik dute The Waterboysek baino zuzeneko hobea. 80ko hamarkadaren erdialdeko “musika handiko” garaiaz geroztik, bai Fisherman’s Blues-en bira klasikoen bereizgarria den musika zelta, gospel eta countryaren itzal handiko nahasketan, bai azken hamarkadan egin dituzten diskoekin batera emandako ehunka kontzertu bikainetan, bai eta An appointment with Mr Yeats (2011) eta uda honetako Good luck, Seeker lanetan ere, The Waterboys taldeak maisutasunez nahastu ditu inspirazioa eta inprobisazioa, talde gutxik lor dezaketen emaitza lortzeko.
Mike Scott eskoziar gitarrista eta abeslari aldabera eta distiratsuaren gidaritzapean, gaur egungo taldean Memphisko Paul Brown “Brother” teklatu jotzaile handia, Ralph Salmins britainiar bateri-jotzaile aparta eta Aongus Ralston irlandar funky baxu-jotzailea daude.
The Waterboysen musika inoiz baino zabalduago dago. Haien abestiak hainbat artistak interpretatu dituzte, hala nola Princek, The Killersek eta U2k; guztiek ere The Whole Of The Moon klasikoa jo dute; Fiona Applek ere maisuki grabatu zuen kantu hori; Ellie Gouldingek Erresuma Batuko top 3an arrakasta lortu zuena How Long Will I Love You abestiarekin; The War On Drugs, Dawes eta The Mystery Jets indie rockeroak, eta Rod Stewart eta Tom Jones abeslari klasikoek jo dituzte The Waterboysen kantuak.
Era berean, The Whole Of The Moon Netflixen Let It Snow film arrakastatsuan eta HBOren The Affair telesailean agertu zen iaz. The Waterboysen musika ez da berehalakoan desagertuko, eta hartaz gozatzeko lekurik onena bere sortzaileen zuzeneko interpretazioak dira.
Zatoz eta sentitu sua!