Kartela

THE SCREAMIN' CHEETAH WHEELIES Exclusive show in Spain 2024

THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELIES

14 Ostirala

The Screamin' Cheetah Wheelies

Nashville, Tennessee (A.E.B.) -1991

19 urteko parentesi baten ondoren, The Screamin’ Cheetah Wheelies, Nashvilleko (Tennessee) taldea, espainiar jarraitzaile estimatuengana itzuliko da, kontzertu kopuru mugatu bat emateko.

90eko hamarkadan, wheeliestarrak ohikoak ziren jaialdien zirkuituan, AEB hegoaldeko soinu klasikoarekin eta Mike Farris abeslariaren ahots indartsuarekin.  1994an argitaratu zuten estreinako diskoa Atlantic Recordsen, eta jarraian, Magnolia klasikoa plazaratu zuten, Capricorn Recordsen Big Wheel diskoa argitaratu baino lehen. Handik gutxira, banandu egin ziren. Taldeak bira egin zuen Allman Brothers, Lynyrd Skynrd, ZZ Top eta beste askorekin, eta arrakasta komertzialaren eztia dastatu zuen Top 10ean abesti sorta bat sartuta, Bride Of Chucky filmeko Boogie King kantu nagusia barne. Haien Groove Me abestia The Sopranos telesailaren azken atalean sartu zen. Baina, egia esateko, ordurako taldeak erabakia zuen nor bere bidetik joatea.

2022an jatorrizko taldekideak batu ziren berriz: Farris, Rick White (gitarra), Bob Watkins (gitarra), Steve Burgess (baxua) eta Terry Thomas (bateria). Zenbait kontzertu eman zituzten Nashvillen, jaioterrian, eta New Yorken, haientzat etxetik urrun. Sarrerak agortu egin ziren. “Kontzertu haiei emandako erantzun ikaragarria guztiz pizgarria izan zen. Hainbeste denboraz oholtzatik aldenduta egon ondoren berotasun hura igartzea musikaren boterearen lekukotza da, eta ezin pozago geunden”.

Bien bitartean, Mike Farris jendaurreko jardunari utzi gabe zegoen. 2007an, Americana Music Association delakoak artista berri onena izendatu zuen, eta Dove saria irabazi zuen, 2010eko Shout! Live zuzeneko diskoagatik. Ondoren, errodun gospeleko disko onenaren Grammy saria ere lortu zuen, Shine For All The People lanari esker. Pandemian zehar, bere lehengo taldearen abestiak berreskuratzea erabaki zuen, “Wheelie Wednesdays” izenekoetan online emandako hainbat interpretazio akustikotarako, eta hori taldea berriro elkartzeko inspirazioa izan zen.

“Ez nengoen askoz harago joateko motibatuta. Baina orduan gure zale batzuk galtzen hasi ginen, ez zuzenean COVIDagatik, baina bai bestelako gaixotasunengatik, eta horrek eragin sakona izan zuen nigan. Horrek urte askoan lehenengo aldiz pentsarazi zidan pare bat agur-kontzertu egiteaz urte hauetan guztietan gurekin egon zirenentzat, une on eta txarretan. Irrikan nago Rick, Bob, Steve eta Terryrekin Espainiako agertokietara itzultzeko, abesti hauek berriro jotzera eta gure familia zabalarekin ospatzera”.

Espainiara itzultzeko erabakiaz galdetuta, Farrisek dio: “Gure jarraitzaileen aurrean jotzeko Espainiara itzultzea planaren barruan egon da beti. Haiek izan dira talde honen historiaren zati handi bat, eta nirearena ere bai, beraz, ez genuen inola ere gure jarraitzaile onenetako batzuekin gure itzulera ospatzeari utziko.”

Wheelie izan zenetik, Farrisek mendekotasunak gainditu ditu eta berrosatu egin da.  ‘Musikarien musikaria’ da, eta lankideen aitortza jaso du. Buddy Millerrek hartaz esan zuenez: “Mike Farrisek hiri bat pizteko adina bihotz, arima eta botere du. Elementuak nahasten ditu eta zerbait berri, eder eta bakar bihurtzen ditu. Eta hau idatzi du Mary Gauthierrek: “Sufritzen ari den jendearengana iristen da, hautsita daudenengana, bakarrik daudela uste dutenengana, eta bere ahotsaren soinuaren bidez ulertarazten die ez daudela hala… Horri MAGIA esaten zaio”.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu