Kartela
THE JAYHAWKS

5 Ostirala
THE JAYHAWKS
Minneapolis-Minnesota (USA) - 1985
Amerikar musika herrikoiaren azken hiru hamarkadetako talde ospetsuenetako eta onenetako bat. Haiei buruz esaten da planetako banda ezezagunik onena direla, eta baliteke egia izatea.
The Jayhawks oso-osorik integratzen da Amerikar musikaren sustrai tradizionaletan, eta euren sentikortasunak Gene Clark, Neil Young edo Gram Parsonsen moduko klasikoengana hurbiltzen ditu, euren doinu bikainengatik, euren letren sentikortasunagatik eta ahozko harmonien erabileragatik.
Eragin handia izan dute eta izaten jarraitzen dute Amerikako rock alternatiboaren oraingo eszenan biltzen diren musikari eta banden belaunaldi oso batengan, eta inor baino hobeto islatzen dute country-rock alternatibo deritzanaren mamia.
The Jayhawks:
Gary Louris (1955): gitarra, ahots solista, konpositorea, koruak
Tim O’Reagan: bateria, koruak
Karen Grotberg: teklatuak, koruak
Marc Perlman: baxua
John Jackson: gitarra akustikoa, biolina, mandolina.