Kartela

THE DALTONICS

THE DALTONICS

23 Ostirala

THE DALTONICS

Bilbo, 2.015

The Daltonics 2015ean Bilbon sortutako garaje-rock talde bat da.

Taldea Dani Oñate (bateria), Egoitz Artaraz eta Pablo Badiolaren (gitarrak) elkartzean sortu zen; Melt! izeneko bertsio taldean zeuden hirurak. Gero Alex (ahotsa eta harmonika) batu zitzaien, hainbat urtez zenbait taldetan parte hartu ondoren: Telegrama Sam, Maybe Love, Zimmerband eta beste blues talde batzuk. Iraganean punkean ibilitako Natxo Abad (baxua) izan zen taldean sartutako azkena, Jesus Artetxe lehen baxu-jotzailea hil ondoren.

Nahasketa horretatik sortu zen garaje-rock lotsagabeko proiektu zaratatsu hau, garajearen eta pub-rockaren arteko soinu fresko baten bila, nolabaiteko ukitu ironikoa duten gaztelaniazko letrekin.

Hainbat eragin jaso dute: garaje-klasikoak (Sonics, Fuzztones, eta abar), pub-rockaren erreferenteak (Dr. Feelgood, esaterako; izan ere, haien aurretik jo zuten 2019an, Bilboko Kafe Antzokian), gaztelaniaz abesten duten taldeak (Siniestro Total, Los Enemigos, eta abar)… Beren kantuetan beren buruaz hitz egiten dute, beren bizitzez eta bizipenez: zahar “betigazteak”, ondo pasatzeko eta ondo pasarazteko gogoz.

2020an Bizkaiko zuzenekorik onenaren saria jaso zuten. Hiru disko argitaratu dituzte. Haien azken lana 2022ko maiatzean argitaratu zen.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu