Kartela
SUA

23 Ostirala
SUA
Bilbo, 2018
Ane (ahotsa), Janire (baxua eta teklatuak), Julen (gitarra) eta Esteban (bateria) dira SUAko kideak. 2018an sortutako banda misto honek argi utzi du zerbait transmititzeko gai dela, esperientzia eta sormen-dosi handiak emanez.
Lau gazte bizkaitar hauek estilo propioa eta irmoa dute. Doinu lasai eta sakonak dituzte, batetik, eta geldi egotekoak ez diren doinu biziak, bestetik.
2019ko azaroaren amaieran Ordu Beltzak argitaratu zuten, estudioko lehen lana, Airakaren eskutik, eta Euskal Herri osoan ibili ziren biran.
2022ko ekainean Gorde genituen beldurrak estudioko bigarren diskoa grabatu zuten, Haritz Harreguyren estudioetan eta Airakak argitaratua. Bakarka bizi ditugun baina kolektiboki pairatzen ditugun beldurrei buruz hitz egiten duten 10 abestik eta poema batek osatzen dute diskoa, eta dagoeneko zuzenean aurkezten ari dira.