Kartela

STATUS QUO

STATUS QUO

Status Quo

Londres, Ingalaterra – 1962

Status Quo, Francis Rossik (abeslari eta gitarra-jotzailea) eta Alan Lancasterrek (baxu-jotzailea) 1962an Londresen sortutako banda, rock musikaren historiako britainiar talderik arrakastatsuenetako bat da. Zaila da haien historia laburtzea, ia 60 urteko ibilbidea baitute.

Quotarrek milioika ale saldu dituzte 60ko hamarkadan abian jarri zirenetik, hasieran beat doinutik eta psikodeliatik hurbileko rocka eginez, eta, 70eko hamarkadatik aurrera, boogie rock eta hard rock estiloko soinuarekin. Orduan Erresuma Batua konkistatu zuten eta beren sorterriko rock musikaren ikono bihurtu ziren.

Kideen joan-etorri ugari eduki ditu, baina Francis Rossi izan da beti banda enblematiko honen burua. Arrakasta handia izan zuten, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan jo zuten gailurra, zenbait disko bikaini esker. Esaterako, Piledriver (1973), zeinaren barruan dagoen Roadhouse blues (The Doorsen kantuaren bertsioa), Erresuma Batuan izar bihurtu zituena.

Zalantzarik gabe, haien garairik onenetako bat 80ko hamarkadaren amaiera izan zen. Orduan argitaratu zituzten In the army now (1986), Ain’t Complaining (1988) eta Perfect Remedy (1989).

Status Quok hamaika sari, errekor eta kondekorazio lortu ditu bere ibilbide luzean; esaterako, eta besteak beste, Silver Clef Award (1981), World Music Award (1991) eta Brit Award (1991), Erresuma Batuko saririk entzutetsuena, “britainiar musikaren industriari egindako ekarpen apargatik”.

Ia 60 urteko jardunean, 118 milioi disko baino gehiago saldu dituzte mundu osoan, 8.000 kontzertu baino gehiago eman dituzte, eta horietara joandako entzule-kopurua 30 milioitik ondo gorakoa da.

Status Quoren 30 kantu baino gehiago zerrendetan egon dira, eta haien 4 disko lehen tokian egon dira Ingalaterran, zenbait astez.

Banda bikain honen bizimodua mota guztietako entzuleentzako musika sortzea izan da, beren emanaldietan gozatu eta saltatzeari utzi gabe. Hala, taldeak funtzionatzen jarraitzea lortu dute, modak moda, eta kideak aldatu arren. Quotarrek energia miresgarria dute zuzenekoetan.

Haien azken lana, Backbone, 2019an argitaratu zen.

Hauek dira taldeko kideak gaur egun:

  • Francis Rossi: sortzailea, kantaria eta gitarra bakarlaria
  •  John “Rhino” Edwards (1986tik): baxua eta ahotsa
  • Andy Brown (1976tik): teklatuak, harmonika eta pianoa
  • Leon Cave (2013tik): bateria eta perkusioa
  • Richie Malone (2016tik): gitarra eta ahotsa

 

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu