Kartela

SHIRLEY DAVIS & The Silverbacks

SHIRLEY DAVIS & The Silverbakcs

25 Larunbata

SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS

Londres, Erresuma Batua - 1.974

Europako soularen diva berritzat jotzen da, eta Shirley Davisen istorioa berezia da, noski. Londresen jaioa, Jamaikako gurasoekin, Wembley estadioaren itzalean bizi izan zen, bere kontzertuekin. 16 urte zituela australiar batekin ezkondu zen eta bertan eman zuen ia bizitza osoa, Grand WaZoo taldean sartu zelarik. Talde honekin Wilson Picketten korista izatera iritsi zen, taldea soul izarraren oinarrizko banda bezala jotzen zuen bitartean.

Adiskidetasun harreman estua izan zuen Marva Withney handiarekin, eta honek Osaka Monaurail talde japoniar ikusgarriarekin single bat grabatzera eraman zuen. Hainbat disketxetarako kolaborazio gehiago egin ditu, bereziki Deepface taldearen I” Want to Live” dance singlea, Australiako zerrendetan lehena izan zena.

Handik gutxira, Europara itzuli zen, eta Europako erreferentziazko soul abeslarietako bat izatea erabaki zuen. Sharon Jonesen babespean, Shirleyk TucXone Records-eko jendea liluratu zuen Madrilen emandako kontzertu batean, souleko divarekin abestu zuenean. TucXone berarekin harremanetan jarri zen proiektu berri bat eskaintzeko: The Silverbacksekin album bat grabatzea, Stax Records mitikoaren diskoetan bezala.

Proiektu honek forma hartu du eta Shirleyren ahots batek merezi zuen arrakasta bihurtu da. Bi disko, kritika bikainak, eta Europa osoan bira etengabea egiteak fede ona ematen dute proiektuaren kalitateaz eta TucXone Recordsen asmamenaz.

 

 

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu