Kartela

PAUL CARRACK

PAUL CARRACK

25 Larunbata

Paul Carrack

Sheffield, Ingalaterra - 1951

Bere ibilbidean zehar 18 disko argitaratu ditu Paul Carrackek, “urrezko ahotsa” goitizenez ezagutzen den gizonak. 1970ean hasi zen musikan, Warm Dust rock progresiboko taldean pianoa jotzen.

Sheffield hirian jaio zen Carrack. 17 urte dituenetik dabil birak egiten, eta berak idatzi eta abestu zuen 1974ko How long klasikoa, Ace taldearekin. Tempted ere kantatu zuen, Squeeze bandan zegoela.

Ondoren beste kantu arrakastatsu batzuk etorri ziren, Mike + the Mechanicsekin; esaterako, The living years, GRAMMY sarietarako proposatua, eta Over my shoulder, Mike Ruthefordekin batera idatzitakoa. Eta ezin aipatu gabe utzi egilekide gisa idatzi zuen eta The Eagles taldeak kantatu zuen beste kantu batek, Love Will Keep Us Alive izenekoak, Urteko Abestiaren ASCAP sari ospetsua irabazi zuela.

Diana Rossek ere parte hartu zuen Carrackek eta Nick Lowek konposatutako Battlefielden, eta, kolaboratzaile modura, hainbat talderekin jardun du urteotan, hala nola The Smiths, Elton John, Roxy Music, The Pretenders eta BB King, besteak beste. Eric Claptonek berak ere gonbidatu zuen bira batean parte hartzera.

Mendea aldatzeaz batera, 2000n Carrack-UK bere diskoetxea sortu zuenez geroztik, Paulek abiada hartu eta independentzia lortu du, Satisfy my soul kantuaren argitaratze historikoa eginda.

Ia oharkabean, fan leialen oinarri zabala sortu du. Entzule horiek, haren diskoak irrikaz aditu ez ezik, milaka pertsona biltzen dituzten bira ugari eta luzeetan jarraitzen diote.

Dakien modu bakarrean lortu du hori: pop-soul eskuragarri eta kalitate handikoa eginez. Gure bizitzei buruz zerbait dioten hitz bikainekin. Haren bakarkako katalogoak kantu enblematiko eta oso maitatuak ditu: Satisfy my soul, Eyes of blue eta That’s all that matters to me, besteak beste.

2021ean argitaratu du azken lana, One on one. Diskoa konfinamenduaren bakardadean sortua da, eta, horrenbestez, Carrackek bateria ere jotzen du bertan. Konfinamendua arinduta, eta diskoa bukatzeko gutxi falta zela, kolaboratzaile baliotsuak izan zituen. Berbarako, Peter van Hooke ekoizpen-lanean; Pee Wee Ellis (James Brown, Van Morrison) saxo tenorra jotzen, eta Robbie McIntosh (The Pretenders) gitarra elektrikoarekin, A long way to go abestian.

Oraingoz azkena den disko berri honen ondoren, “bere ibilbidearen une honetan ezer demostratu behar ez lukeen baina dena demostratzen duen mito batez ari gara” (efeeme).

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu