Kartela

North Mississippi Allstars

North Mississippi Allstars

5 Ostirala

North Mississippi Allstars

Hernando, Mississippi (AEB) - 1996

North Mississippi Allstars taldeak blues rocka, AEBetako hegoaldeko rocka, jam band eta Mississippi iparraldeko hill country blues estiloak jotzen ditu, Deltan klasikoa denaren bestelako egituraz.

Luther (gitarra eta ahotsa) eta Cody (bateria, teklatua) Dickinson anaiek osatzen dute NMA, Chris Chew-rekin (baxua) batera.

Luther eta Cody anaien aita Jim Dickinson da, Memphisko musikari eta disko-ekoizle ospetsua. Askorentzat egin du lan, besteak beste Ry Cooder, Bob Dylan, The Rolling Stones eta Primal Scream-entzat.

2007tik 2010era The Black Crowes taldean aritu zen Luther Dickinson, gitarra-jotzaile nagusi gisa, eta haien 3 diskotan parte hartu zuen.

NMAren lehenengo diskoa, “Shake Hands With Shorty”, hautagaia izan zen Grammy saria irabazteko «Blues garaikideko diskorik onena» kategorian, “51 Phantom” eta “Electric Blue Watermelon” diskoak bezalaxe.

“Up and Rolling” izeneko azken diskoan New Orleanseko erritmo bereziak, gospel estiloko ekarpen goxoak eta blues-funk aleak aurkituko ditugu, beste estilo batzuen artean. Mississippiko musika modernoa sortzen dute, antzinakoengan oinarrituta baina argi eta garbi etorkizunari begira.

 

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu