Kartela

NIKKI LANE

NIKKI LANE

24 Larunbata

NIKKI LANE

Greenville, Hego Carolina (AEB) – 1983

Nikki Lane country kantautore eta artista estatubatuarrak country musika klasikoaren honky tonk giroa eta indie rockaren garraztasun adimentsua nahasten ditu. Lau disko eman ditu argitara: Walk of Shame, All or Nothin, Highway Queen eta Denim & Diamonds.

Nikki Nashvillen bizi da orain, eta bere arauak ezartzen dituzten emakumeak ordezkatzen ditu. Outlaw bat da, Nashvilleko country musikaren industria boteretsutik kanpo dagoen musikari belaunaldi batekoa. Wanda Jackson berria al da?

2011n estreinako lana kaleratu zuen, Walk of Shame, eskola zaharreko countryaren eta retro-rockaren arteko fusioa. Bertan dago Gone, Gone, Gone kantua, Lanek eta Fool ‘s Goldeko Lewis Pesacov ekoizleak batera idatzitakoa.

2014ko maiatzaren 6an kaleratu zuen bigarren diskoa, All or Nothin, soul ukitu batekin, eta The Black Keys taldeko Dan Auerbachek ekoitzia. Lan hura Auerbachen estudioan (Easy Eye Sound) grabatu zen, dohainik, eta bertan Lane eta Auerbachen arteko dueto bat agertzen da, Love ‘s on Fire. Hasierako kantua, Right Time, arrakasta handikoa izan zen.

2017an, Lanek dueto bat grabatu zuen Ben Hoffman komediante eta musikariarekin –Wheeler Walker, Jr, country artista pertsonaia lizunagatik ezagunagoa–, Fuckin ‘Around abestirako, Ol’ Wheeler haren bigarren diskoan. Bertan, Kacey Walker izenez ageri da.

Highway Queen 2017ko otsailaren 17an kaleratu zen. Diskoa grabatzen ari zirela, minbizia diagnostikatu zioten Alex Munos gitarra-jotzaile nagusiari. Tratamendua 2016ko maiatzean hasi zuen, sendatu egin zen, eta taldera itzuli zen Highway Queen merkaturatzeko.

2021ean, Nikki izan zen Breaking Up Slowly abestia idatzi zutenetako bat, eta haren koruak ere egin zituen, Lana Del Rey pop izarraren Chemtrails Over the Country Club diskoan.

2022ko irailean, bere laugarren albuma argitaratu zuen, Denim and Diamonds izenekoa, aurreko lanetan baino rock eragin handiagoarekin. Queens of the Stone Age taldeko Josh Hommek lagundu zuen gitarra eta bateriarekin. Era berean, Hommek ekoitzi eta nahastu zuen diskoa, baita haren zati bat idatzi ere. Gainera, Never Git Drunk No More interpretatu zuen, Ken Caseyrekin batera, Dropkick Murphys taldeak Woody Guthrieren testu argitaragabeetan oinarrituta argitaratutako This Machine Still Kills Fascists diskoan.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu