Kartela

NIKKI HILL

NIKKI HILL

23 Ostirala

NIKKI HILL

Durham, Ipar Carolina (A.E.B.)

Durhamen (Ipar Carolina) sortu zen Nikki Hill, eta etxean R&B, soul, pop eta hip hopa entzuten zituen. Gainera, elizako koruan gospela abestu zuen haurtzarotik nerabezaroko lehen urteetara arte. Pixkanaka, garajeko rockerako, rock n ‘rollerako, blueserako eta sustraidun musikarako belarria garatu zuen, eta, aldi berean, bere bizitzaren influentziak jaso zituen Mississippi ibai mitikoaren ertzean, St. Louisen (Missouri), New Orleansen (Louisiana), eta, gaur egun, Memphisen (Tennessee).

Bere bizitzan zehar inguruan izan dituen musika mota guztiekin, Nikkik fusio oso berezia lortu du. Horrekin, eta bere ahots guztiz bereziarekin eta agertokian duen kemenarekin, entzuleak liluratu ditu emandako bira ugarietan.

Estreinako albuma, Here ‘s Nikki Hill (2013), berak editatu eta ekoitzi zuen, eta ondoren musika-ekarpen gehiago egin zuen. Esaterako, Struttin abestia, Scott Bomarrek Memphisen (Tennesse) ekoitzitako Deke Dickerson and The Bo-Keys Soul Meets Country EPan argitaratua.

Aurrera jarraitu eta bigarren diskoa merkaturatu zuen, Heavy Hearts Hard Fists, (2015), Fort Horton Studiosen grabatua, Wyldwooden (Texas). Disko ospetsu horrekin batera, Estatu Batuetan, Europan, Australian, Indian eta Marokon mundu bira egin zuen, eta 30 jaialdi baino gehiago eman. Gainera, goraipamenak jaso zituen, zuzeneko sutsuetan abesti berri horien maila igotzeagatik.

Nikki Hillek autoekoitzi eta autoeditatutako hirugarren diskoan, Feline Roots (2018) izenekoan, kantariak aske utzi zuen arima. Nikkik eta haren taldeak groove indartsua jaso zuten –maitasuna, arau hausteak, garai latzak eta askatasun basatia ospatuz eta haiei ulu eginez–, eta denboraz kanpoko efektua erantsi zioten. Hala, oinarri bat eman zioten Nikkiri, hark haren gainean eraiki zezan.

“Imajinatu Tina Turner AC/DCren buru, eta baduzu irudiaren erdia. Makina bat da… ez duzu aitzakiarik hura ez ikusteko… Nikki Hill ustekabea da; haren taldeko kideak, bluesaren eta swingaren maisuak; eta haren ahotsa, etxera deitzen dizun itsasargia… ahotsaren indarra ez da erdibidean geratzen”.

(Rolling Stone aldizkaria)

Hillen gaur egungo birako taldea honako hauek osatzen dute: Matt Hill (gitarra), Laura Chavez (gitarra), Nick Gaitan (baxua) eta Marty Dodson (bateria).

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu