Kartela

MIKEL RENTERIA & THE WALK ON PROJECT BAND

MIKEL RENTERIA & THE WALK ON PROJECT BAND

6 Larunbata

MIKEL RENTERIA & THE WALK ON PROJECT BAND

Bilbo, 2010

Mikel Renteria & The Walk On Project Band 2010ean eratu zen Bilbon, haren seme bati neuroendekapenezko gaixotasun larri bat diagnostikatu ziotenean.  Mikelek idatzi zuen lehenengo abestia Walk On deitu zen, zeren horren bidez promesa bat egin baitzion bere semeari, hots, beti beraren ondoan egongo zirela. Abesti hura beste askoren lehenengoa izan zen, eta, gainera, izena eman zien bai gaixotasun horien aurka borrokatzeko xedez bere familiarekin sortu zuen Walk On Project (WOP) mugimenduari eta bai beraren disko eta kontzertuetan laguntzen dion bandari.

Orain dela gutxi euren laugarren diskoa plazaratu dute, “VIDA” izenarekin. Abesti guztiak gaztelaniazkoak dira, aurreko diskoetan ez bezala, horietan gaztelania eta ingelesa tartekatzen baitzituen Mikelek bere konposizioetan.  Diskoa oso harrera ona izaten ari da, eta, kritikarien esanetan, aurrerako jauzi garrantzitsu bat da bandarentzat. Beraren aurreko diskoetan, honako kolaboratzaile hauek izan dituzte, besteak beste: Syndicate), Mark Olson (Jayhawks), Linda Pitmon (Golden Smog), Gari (Hertzainak-en ibilitakoa), Ariel Rot, Aurora Beltrán (Tahúres Zurdos), Mariano Casanova (Distrito 14), Borja Barrueta (Jorge Drexler eta beste batzuen bateria-jolea), Ricky Andrade (Inquilino Comunista), Jason Victor (Alejandro Escovedo eta beste batzuk) eta Little Fish.

VIDAn, Mikelek bere banda –partaideak Álex Iturbe, Xabier Madina, Gorka García eta Rubén Fernández dira- nabarmendu egin du, bai grabazioan eta bai diskoa aurkezteko biran.  Kritikari musikalen arabera, talde honen musikan Neil Young, Petty, Lou Reed, Dream Syndicate, Syndicate, Smeethereens, Jayhawks eta Lapidoren eragina nabaritu daiteke. Haien diskoek kritika bikainak jaso dituzte sektore musikaletik, haien gaien kalitatea, haien benetakotasuna eta emozioz betetako letra sakonen balioa azpimarratuz.

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu