Kartela

Maika Makovski

Maika Makovski

24 Ostirala

Maika Makovski

Palma - 1983

Maika Makovski ez da aurrez igartzeko moduko artista bat. Haren musikarako dohainengatik, jaso dituen eragin ugariengatik, eta etengabe zerbaiten bila dabilen premiaz betetako arimarengatik, pertsonaia benetan aparta da gaur egungo musikan.

20 urte besterik ez zituela bere ibilbideari ekin zionetik, erroekiko leialtasunari eutsi dio, eta, aldi berean, tinko jarraitu du berezko nortasunaren bila, beraren azken lanak, maiatzaren 28an argitaratutako ‘MKMK’-k, erakusten duen bezala. Disko argitsu eta zaratatsua da, testuraduna, entzulea harritu eta astintzeko sortua.

Gauza asko esan dira dagoeneko Maika Makovskiri buruz, eta askoz gehiago esango dira. Katu batek baino bizitza gehiago ditu musikari, aktore, ikusizko artista eta konpositore honek.

Dagoeneko estudioko zortzi disko ditu, zuzeneko beste bat, antzerkirako eta zinemarako soinu-bandak egin ditu, eta Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako leku askotan ibili da biran. Hala eta guzti ere, etapa berri honi ekin dio, hori guztiori hasiera besterik izan ez delako ziurtasunaz eta konbentzimendu alaiaz.

 

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu