Kartela

LUKE WINSLOW-KING

LUKE WINSLOW-KING

24 Larunbata

LUKE WINSLOW-KING

Cadillac, Michigan (AEB) – 1983

Luke Winslow-King New Orleansen bizi den gitarrista, abeslari, ekoizle eta konpositorea da. Haren musika nahasketa eklektikoa da, Mississippiren Deltako bluesa, folk musika, jazz tradizionala eta errodun rock & rolla uztartzen dituena. Haren abesti alkimikoek ideia garaikideak eta garai bateko estiloak uztartzen dituzte, eta aldi berean landakoa eta hiriko den soinua sortzen dute, dotorea, guztiz propioa.

Winslow-Kingek Memphisen (TN) grabatu zuen zazpigarren disko osoa, If These Walls Could Talk, bluesaren, roots direlakoen eta munduko musiken izar talde batekin batera, horien artean Roberto Luti eta Charles Hodges (Al Green).

Azken disko honek bluesmanaren soinuaren bilakaera agertzen du, aldi berean adeitsu eta distiratsua. Letrak, inoiz ez bezalako itxaropenez beteak, LWK-k egiten duen Deltako blues zoragarriaren soinu-oinarri sakona dute berme, bat eginez erdi-mendebaldeko energia handiko rockarekin, alegia, Michigan iparraldean eman zituen nerabezaroko urteei forma eman zien rock harekin.

Azken hamarkadan estudioko zazpi disko grabatu izanaz gain, bira ugari egin ditu Ipar Amerikan eta Europan zehar, hamaika agertoki handitan agertuz: Austin City Limits, New Orleans JazzFest, Azkena Rock Festival, Tønder Festival Paradiso (Herbehereak), Maverick Festival (Erresuma Batua) eta beste.

“Ezin hobeto uztartzen ditu Deltako bluesaren, gospelaren eta jazzaren kantuak, bere bilakabide pertsonal eta artistikoaz diharduten hitz pertsonal eta sinplifikatuekin”.

– The New York Times

“Deltako blues lausoaz blai…”

– Consequence of Sound

“… Abesti-konposizioen gama zabala du, Jason Isbell eta John Fullbrightekin konparatzeko modukoa”. 

– Austin Chronicle

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu