Kartela

LUCINDA WILLIAMS

LUCINDA WILLIAMS

5 Ostirala

LUCINDA WILLIAMS

Lake Charles, Louisiana – AEB (1953)

Hiru aldiz irabazi du Grammy saria eta 12 aldiz izendatua izan da sari horretarako.

Americana Music Awards 2 aldiz irabazita eta 10 aldiz izendatua, Lucinda Williamsek hiru hamarkada baino gehiago daramatza bere bidea egiten rock, folk eta country musikako abeslari eta konpositore gisa.

1993an bere lehenengo Grammya irabazi zuen, country abesti onenagatik, “Passionate Kisses”agatik. 1999an, berriz, bere bigarren Grammy saria irabazi zuen, folk garaikideko album onenagatik, “Car Wheels on a Gravel Road”engatik, eta 2002an bere hirugarren Grammya eskuratu zuen, emakumezko rockaren interpretazio onenagatik, “Get Right With God”agatik.

2011n, ibilbidearentzako saria irabazi zuen, eta 2015ean urteko album onenarentzako saria, “Down Where the Spirit Meets the Bone” LP bikoitzagatik, Americana Music Awardsetan.

Beraren lehenengo albuma, bere izena daramana, “Americana” mugimenduaren ernamuina izango zen. Bi single paregabek arrakasta komertziala lortuko zuten, musikaren bi izen handiren eskutik: Tom Petty (“Change The Locks”) eta Mary Chapin Carpenter (“Passionate Kisses”).

Beraren azken diskoa “This Sweet Old World” paregabea da. 2017an grabatua, albumak Lucinda Williamsen heldutasuna nabarmentzen du, 1992an grabatutako “Sweet Old World” harekin alderatuta.

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu