Kartela
Los Retros

14 Larunbata
Los Retros
Getxo-2019
Uste dutenek oraindik ere badagoela abesti handirik idazteke, historia iradokitzailerik kontatzeke eta kontzertu zirraragarririk gozatzeke, adi jarraitu behar diote talde honi. Izan ere, beren energia geldiezinaren eta emozio sakonenen oihartzuna duten letren bitartez, gogorarazten digute rockaren benetako esentzia inoiz ez dela hiltzen, berrasmatu baino ez.
Debut ederra egin zuten En un lugar del Norte diskoarekin, eta, orain, haien bigarren LPa iritsi da: Miedo en el Aire. Guztiz zuzenean grabatutako disko berri honen bidez, Los Retros taldeak finkatzeko asmoa du, gaur egungo agertokian beren generoko apustu sendoenetako bat izan nahian.
Taldekideak beste proiektu batzuetatik datoz, hala nola Dead Bronco, The Allnighters, The Fakeband eta El Mentón de Fogarty.
Riff zorrotzak, garapen instrumental landuak eta soinu sendoa, horra hor Los Retrosen ezaugarriak. Horienganako fideltasunari eusten diote, eta, bide horretatik, entzuleen aurreikuspenei erronka egitera ausartzen dira.
Taldeko kideak:
Dani Merino (ahotsa eta gitarra)
Ander Aparicio (gitarra)
Urko García (baxua)
Iñigo Gil (bateria)
Iñigo Ortiz de Zárate (teklatuak)