Kartela

HAWKWIND

HAWKWIND

Hawkwind

Londres, Ingalaterra - 1969

Space rock, rock psikodeliko eta acid rock estiloetako kultuzko talde bat da. Hirurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen Ladbroke Grove-n, Londresen.

Soinu espazial eta eklektikoak erabiltzen zituzten, eta haien letra asko zientzia-fikzioaren ingurukoak ziren.

Dave Brock (ahotsa), Mick Slattery (gitarra), John Harrison (ahotsa eta baxua), Nick Turner (saxoa, flauta eta ahotsa), Terry Ollis (bateria) eta Dik Mik Davis-ek (teklatuak) sortu zuten taldea.

Wight uharteko jaialdi ospetsuan egindako emanaldiak Hawkwind-en izena areagotu zuen, hard rock eta psikodelia zaleentzat talde handienetako batean kokatuz.

Taldean oso ohikoak izan ziren formazio aldaketak, eta Michael Moorcock fantasia eta fikzio eleberri idazleak eragin handia izan zuen haiengan, bandaren abesti eta letra askoren atzean egon baitzen.

70. hamarkadan, Lemmy handiak (“Motorhead”) musikataldearekin abeslari zein baxu-jotzaile moduan bat egin zuenean, taldeak duen abesti ospetsuenetarikoa grabatu zuten: “Masters of the Universe”.

Bere garaian taldean sartu zen beste musikari ospetsua Ginger Baker izan zen (“Cream, Blind Faith”).

Hawkwind-ek 30 disko baino gehiago grabatu ditu estudioaren eta zuzenekoen artean.

Birak egiten eta zuzeneko kontzertu ikusgarriak ematen jarraitzen dute, buruan haien lider eta sortzaile Dave Brock dutela. Momentu honetan “Live 50th Anniversary Tour-a” egiten ari dira.

Rock psikodelikoko kontzertua bermatuta dago.

Itzuli

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu