Kartela

ERIC BURDON & THE ANIMALS

ERIC BURDON & THE ANIMALS

5 Ostirala

ERIC BURDON & THE ANIMALS

Newcastle, Ingalaterra - 1941

Newcastle meatzaritza-hirian hirurogeiko hamarkadaren hasieran sortutako The Animals taldearen sortzaile eta kantaria.

Eric Burdon, rock and rollaren ahots berezienetako eta hunkigarrienetako bat, pintore, autore eta rhythm and blues, rock eta blues musikako konpositore eta musikari aparta izan da 50 urtez baino gehiagoz.

Eric Rock and Rollaren Famaren Aretoko kidea da 1994az geroztik, eta garai guztietako 100 ahots onenen artean dago, Rolling Stone aldizkariaren arabera.

Burdonen arrakasten zerrenda luzean, beste abesti askoren artean, “Don’t Let Me Be Misunderstood”, “The House of the Rising Sun”, “Good Times” eta “We Gotta Get Out of This Place” Vietnamgo gerraren himnoa daude.

Burdon funk multietnikoko War bandaren sortzailea izan zen, eta bide berriak urratu zituen “Spill the Wine” eta “Tobacco Road”ekin.

Eszenatokia konpartitu du Chuck Berry, Jimi Hendrix, Jimmy Witherspoon, Otis Redding eta beste musikari gogoangarri batzuekin.

 

Patti Smith eta Iggy Pop musikariek euren abeslari faboritoen artean aipatu izan dute.

2012an, Burdonek Bruce Springsteenen goraipamena jaso zuen South by Southwest irekitzeko hitzaldian, eta Springsteenekin elkartu zen eszenatokian.

“Til Your River Runs Dry” LP txalotuaren ostean (2013), EP bat argitaratu zuen The Greenhornes garajeko rock bandarekin (2014).

“Eric Burdon… ahots ahaltsuena” (Rolling Stone aldizkaria)

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu