Kartela
CHRIS ISAAK

24 Larunbata
CHRIS ISAAK
Stocton (AEB) – 1.956
Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, Chris Isaak abeslari eta aktorea, GRAMMYrako izendatua eta platino-salmentak dituena, mundu osoko jende mordoaren aurrean aritu da Silvertone taldearekin.
Haren arrakasta musikal eta zinematografikoen artean, kritikak goraipatzen dituen estudioko hamahiru disko, hit-zerrendetako lehen postuetan dauden hamabi single eta hainbat film daude, hala nola, Bildotsen Isilunea eta The Wonders.
Agertokiaren atzeko aldean ere egin du lanik. Esaterako, musika sortu du hainbat filmen soinu-bandetarako: Eyes Wide Shut, True Romance, Wild at Heart eta Tertziopelo Urdina, besteak beste.
Isaak protagonista izan da kritikariak goraipatutako The Chris Isaak Show bere telesailean, SHOWTIME katean. Horren aurretik, epailea izan zen The X Factor Australia saioan, eta The Chris Isaak Hour musikari buruzko elkarrizketa-saioa ere aurkeztu izan du, BIO katean.
2019an 30 urte bete ziren Isaaken Heart Shaped World disko bikaina kaleratu zela, Wicked Game klasiko gogoangarria barne.
Isaakek Americana Honors-en Lifetime Achievement Award for Performance saria jaso berri du.