Kartela

Brand New Sinclairs

Brand New Sinclairs

6 Larunbata

Brand New Sinclairs

Bilbo - 2007

Hamar urtetik gorako ibilbidea egin ostean, Brand New Sinclairs-ek “GREAT DECADE” argitaratu zuen 2018an. Lan horretan nonahi ageri dira, beste behin ere, haien nortasunaren ikurrak: melodiak, erritmoak eta gitarrak, gogora ekartzen dizkigutenak rock and rolla, beat-a, garage-a… Hastapenetik hain berezkoak izan dituzten soinuak, betiko bizitasunarekin eta zintzotasunarekin.

Pentsa liteke hamarkada bat igaro ostean eboluziona lezaketela, ezta?, baina.. zertarako… berezko eta benetako formula bat izanda? Beste behin, trikimailurik eta amarrurik gabe hasi dira grabatzen, zintzotasun osoz eta sekula baino arinago, oraingo honetan goiz bakar batean, eta jakina, zuzenean; hau da, entzuten duzun horixe joz.

Lehen kantuak, “Don´t go back”, argi erakusten du zeintzuk diren taldearen printzipioak, beti aurrerantz eginez atzera begiratu gabe, beat bizia gitarra sendoekin, erritmo azkarra eta ahots melodikoak.

Diskoaren gainerako kantuetan twista ( “Parrot tiwst”), rockanrol kutsuko popa (“Im living” eta “Missing fun”) eta rhythm and bluesa (“Brocken bones”) ageri zaizkigu, eta euren diskografian lehengo aldiz, Gene Vincent-en cover bat ere bai!!!!!!

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu