Kartela

Anari

Anari

5 Ostirala

Anari

Azkoitia (Gipuzkoa) 1970

Anari Alberdi, Anari goitizenez ezaguna, euskal kantari eta konpositorea da.

Psych Out taldean hasi zen bateria jotzen, 1997an egin zuen debuta bakarka, eta gaurdaino hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, diskoak, singleak, Ep-ak eta bildumak kontuan hartuta. Haren lanek oso kritika onak jaso dituzte, eta hogei urtetik gorako ibilbidean nortasun handieneko euskal emakumezko kantarietako bat dela erakutsi du. Nick Cavek, Bob Dylanek eta beste zenbait artistak eraginda, musika gordin eta poetikoa egiten du.

2000. urtean iritsi zen haren bigarren lana, Kaki Arkarazok ekoiztua. Lehen diskoan bezala, Mikelek eta Xabik kolaboratu zuten, baita ere Kakik berak, Drake-k (BAP!!-eko baxu-jotzaileak), Ruper Ordorikak, Mikel Azpirozek eta Pettik, besteak beste (Pettirekin, hain zuzen, Anari eta Petti split-a argitaratu zuen 2003an). Rockdeluxek 2004an egindako XX. mendeko 100 disko nazional onenen zerrendan 77. lekuan kokatu zuten.

2005an Zebra  eman zen argitara, haren hirugarren lana, eta txalotuena.

2007an Bidehuts diskoetxea sortu zuen, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera, euren lanak argitaratu ahal izateko.

Adarra Saria jaso zuen lehenengo emakumea izan zen, 2018an. Urtero Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak Euskal Musikaren alorreko ibilbide bati egiten dioten aitortza da Adarra. Momentuz sari hori jaso duen pertsonarik gazteena da.

Itzuli

de

Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta zure nahiekin lotura duen publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (bisitatutako orriak, esaterako) egindako soslaian oinarrituta. Informazio gehiago lortu eta zure preferentziak konfiguratu nahi badituzu, HEMEN egin dezakezu.
Cookieak Onartu Cookieak Baztertu