BBK Music Legends Festivalerako sarrerak edo gonbidapenak lortzeko honako baldintzok bete behar dira:

 

  • Bi eguneko bonoak eskumuturrekoekin trukatuko dira jaialdiko txartel-lehiatiletan.
  • Eskumuturrekoak ez dira baliagarriak izango aldatuta edo hautsita baldin badaude.
  • Jaialdiaren baimen/eskumuturrekoa une oro eraman beharko da jarrita.
  • Eguneko sarrerak EZ dira eskumuturrekin trukatuko, sarrera hau erabiliko duten ikusleek jaialdira sartzean erakutsi beharko dute.
  • Eguneko sarrera duten ikusleek, behin jaialdi-esparrura sartuta ezin izango dute irten eta berriro sartu.
  • Behin sarrera erosi ondoren, ezin izango da aldatu ezta haren dirua itzuli.
  • 
Antolakuntzak jaialdiaren programa aldatzeko eskubidea izango du. Ekitaldien ordutegiak aldaketak izan ditzake.
  • Sarrerek segurtasun neurri ezberdinak dituzte. Ez ezazu zure sarrera saltoki ez ofizial batean erosi, baliteke faltsua izatea eta ezin izango zenuke jaialdira sartu. Kasu horretan, Antolakuntzak ez du inongo erantzukizunik izango.
  • Sartzean, Legearen araberako erregistro bat igaro dezake publikoak. Ikusle guztiek, segurtasun arrazoiak direla medio, beren gauzak erakutsi beharko dituzte.
  • Ez da sarrera baimenduko objektu zorrotzekin, kristalezkoekin, metalezkoekin, jaurtigarri, errekor edota mingarriekin. Ezin izango dira sartu, halaber, aterkiak, selfie-makilak, tripodeak, botilak, latak edota Antolakuntzak arriskutsutzat jo ditzakeen objektu guztiak.
  • Sarrera ukatzeko eskubidea izango da.
  • Ezin izango da sartu jaialdira kanpoko janari edo edariekin.
  • Jaialdiko esparruaren barruan eskaintza gastronomiko handia izango da eta janari zein edari mota ezberdinak aukeratu ahal izango dira, janari begetarianoa barne.
  • 
Guztiz debekatuta dago kontzertuak filmatzea edo grabatzea, Antolakuntzaren baimen zehatzik gabe. Irudi eta jabego intelektualaren eskubide
 guztiak erreserbatuta dira.
  • Eguraldiaren baldintza kaskarrak eta ordutegi aldaketak baldin badira, ez da sarrera aldatzeko eskubiderik izango.
  • 12 urtetik beherako adin-txikikoek doan izango dute sarrera. Nagusi batek lagundu beharko ditu.
  • Mugikortasun murritza duten ikusleek beraientzat bereziki egokitutako zonalde bat izango dute laguntzaileak barne, non bermatuta izango duten kontzertuak egoki ikusi eta entzun ahal izatea.
  • Baimendu egingo da botikekin eta zerikusirik duten medikuntzako artikuluekin sartzea, betiere artikuluok eraman behar dituen ikusleak segurtasunaren aurrean identifikazio pertsonal egokia, errezetak edo botiken edukiontzien izenak, eta artikulu horren beharrizana zehazten duen medikuaren preskripzioa aurkeztuz gero.
Share This