Kartela

Watermelon Slim

Watermelon Slim

15 larunbata

Watermelon Slim

WATERMELON SLIM

Boston – AEB

 

Bill “Watermelon Slim” Homans, blues abeslari, harmonika-jole eta gitarrista.

Blues Music Awardsen zenbait ediziotan, Watermelon Slimek 17 sari eskuratu ditu guztira. 2007 eta 2008ko edizioetan, seina sari lortu zituen. Horrek bluesaren musikari gogoangarrienen parean jartzen du, hala nola B.B. King eta Buddy Guyren parean. Izan ere, Robert Crayrekin batera, horiek dira horrenbesterainoko aitortza maila lortu duten artista bakarrak. Historia osoan, Slim da bi urtez jarraian guztira hamabi sari irabazi dituen blues-artista bakarra.

Watermelon Slimek Vietnamgo gerran borrokatu behar izan zuen. Bertan, zauritua izan ondoren, ospitalean emandako denbora aprobetxatu zuen slide gitarra jotzen ikasteko. Musikari profesional gisa izandako lehenengo bizipena urte hartakoa da, eta gaur egun kontsideratzen da Vietnamgo gerraren aurka gerra-garaian bertan gatazkan egondako beterano batek grabatutako protesta-abesti bakarra dela. “Merry Airbrakes” (1973) diskoan agertu zen.

Hiru hamarkadaz hainbat lanbidetan aritu ondoren, horien artean meloi-hazkuntzako langilea (hortik datorkio izen artistikoa), inflexio-puntu handia 2002an gertatu zen, ia heriotza ekarri zion bihotzeko batek jo baitzuen. Heriotzatik hain gertu egoteak ikuspegi berri bat eman zion hilkortasunari eta bizitzaren norabide eta anbizioei buruz, eta erabaki zuen musika bizitzaren erdigunean egon behar dela.

Harrezkero, hamaika disko baino gehiago argitaratu ditu, eta lehen aipatutako aitortza jaso du publiko eta kritikaren aldetik.

“Hainbat urtez entzun dudan blues-musikari hunkigarriena eta benetakoena”. A.W., Paste Magazine.

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu