Kartela

The Beach Boys

The Beach Boys

14 ostirala

The Beach Boys

Hawthorne, California (USA) - 1961

Pop musikaren historiako gertakari garrantzitsuenetako gehienak laburbildu daitezke lortutako arrakasta eta saldutako milioika albumak baloratuz gero. Dena den, neurketa konbentzional horiek labur gelditzen dira The Beach Boys taldeak izandako eragina ebaluatzen ari zarenean, rock musikaren historian eraginik handiena izan duen taldeetako batena, alegia, ezin konta ahala single arrakastatsu sortu eta hainbat milioi disko saldu dituena. Baina The Beach Boys are garrantzitsuagoa da beren kantuek musika betirako aldatu dutelako. Oraindik ere izugarrizko eragina dute hainbat eta hainbat artista eta abeslarirengan.

Mike Love eta Bruce Johnston daude The Beach Boys taldearen buruan eta Jeffrey Foskett, Tim Bonhomme, John Cowsill, Keith Hubacher, Christian Love eta Scott Totten-ekin batera, talde estatubatuar ikonikoaren legatuarekin jarraitzen dute. Bruce Johnston musikagilea, Grammy baten irabazlea, 1965ean batu zen The Beach Boys taldera eta Brian Wilson ordezkatu zuen eszenatoki gainean.

Mike Love buruan duen talde handi honen kontzertuen zerrenda harrigarriro luzea da, urtean 150 ikuskizun eskaintzen baititu batez bestean. Duela 50 urte baino gehiago taldearen debut izugarria markatu zuten irudimen eta estilo berdinarekin sortzen eta jotzen jarraitu dute. 2013an “Sounds of Summer” merkaturatu zuten Capitol Records-ekin (RIAAk platino hirukoitza ziurtatu zuen hiru milioi salmenta baino gehiagorekin).

The Beach Boys lehen aldiz etorriko dira Euskal Herrira, Sondikara (Bilbo) zehazki. BBK Music Legends Festival jaialdiaren baitan joko dute eta hirurogeiko hamarkadako nostalgiaz beteko gaituzte, haien hasiera markatu zuen izaera fresko eta sortzaile berdina mantenduz.

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu