Kartela

Suzanne Vega

Suzanne Vega

14 ostirala

Suzanne Vega

SUZANNE VEGA

Santa Monica, Kalifornia, 1959ko uztailaren 11

 

 

 

2017. urtea Suzanne Vegaren “Solitude Standing” albumaren 30. urtemuga izan zen.  Album honek “Luka” arrakasta harrigarria aurkeztu zuen, hots, tratu txarrak pairatu zituen haur baten ikuspegitik idatzitako abesti bat. Urte horretan, “Luka” abestiak hiru izendapen lortu zituen Grammy sarietarako: Record of the Year, Song of the Year eta Best Female Pop Vocal Performance. Gaur egun, hainbat jendek abestia entzuten jarraitzen du, eta Suzannek esker oneko gutunak jasotzen jarraitzen du abestia idazteagatik.  Solitude Standing 2. postura iritsi zen Erresuma Batuan eta 11. postura  Estatu Batuetan.

 

Dena dela, “Luka” ez zen izan album horretatik sortu zen mugarri kultural bakarra. Hala, Solitude Standing, albumaren lehenengo abestia, a cappella interpretatutako pieza bitxi bat izan zen. Abestiak kontatzen zuen nola sentitu zitekeen alienatuta pertsona bat Columbiako Unibertsitatetik gertu zegoen jatetxe batean -ez zen aipatzen jatetxearen izena-.

 

2017. urtea Suzanneren 99.9F album berritzailearen 25. urtemuga ere izan zen.  Albumaren soinua deskribatzeko, “industrial folk” eta “technofolk” terminoak erabili ziren.  Soinu hori agerikoagoa izan daiteke “Blood Makes Noise” abestian, zerrendetako 1. postura iritsi baitzen. 99.9F urrezko diskoa izan zen, eta New Yorkeko Musika Saria irabazi zuen: Rock Album Onena.

 

Suzanne Vega folk musikaren berpizkundearen figura nagusietako bat zela kontsideratu zen, agertu zenean, eta hainbatek eta hainbatek beraren belaunaldiko konpositore bikainenen artean kokatzen dute. Hori 80ko hamarkadaren hasieran gertatu zen, zeren eta, gitarra akustikoak lagunduta, folk garaikide edo neo-folk izendatu den musika abestu baitzuen, berak sortutako abestiak kantatuz Greenwich Villageko klubetan. Debutaren albumak kritikaren goraipamen zabala lortu zuen, orain dela 32 urte, eta harrezkero 7 milioi album baino gehiago saldu ditu eta 7 Grammy saritarako izendatu dute. Birak egiten ditu etengabe, eta kontzertuak ematen jarraitzen du mundu osoan, sarrera guztiak salduta.

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu