Kartela

Supertramp's Roger Hodgson

Supertramp’s Roger Hodgson

Supertramp's Roger Hodgson

Portsmouth, Ingalaterra – 1950

Supertrampen ahots nagusi, konpositore, teklatu-jole, gitarrista eta baxu-jolea. Taldearen abesti arrakastatsu gehienak konposatu zituen, hala nola, “Give a Little Bit”, The Logical Song”, “Dreamer”, “Take the Long Way Home,” “Breakfast in America,” “It’s Raining Again,” “School,” “Fool’s Overture”  eta gure bizitzen soinu-banda bihurtu diren beste asko.

Hodgson gure garaiko konpositore eta abesti-idazle garrantzitsuenen artean dago kontsideratuta.

Roger Hodgson eta Rick Davisek Supertramp (1969) sortu zuten, eta berarekin 60 milioi disko baino gehiago saldu dituzte.

“Breakfast in America” albuma 1. postuan egon zen mundu osoko hainbat herrialdetan, eta 20 milioi kopia baino gehiago saldu ditu; hortaz, garai guztietako diskorik salduenetako bat da. Diskoa zuzenean eskainiko digu “BBK Legends” jaialdian, beste arrakasta askorekin batera.

1980an, Rogerrek Konpositore eta Kantautoreen Britainiar Akademiaren Ivor Novello Saria jaso zuen, “The Logical Song” abestiagatik.

2005ean, Hodgsonek ASCAPen (Konpositore, Egile eta Editoreen Amerimar Elkartea) saria jaso zuen “Give a Little Bit” abestiagatik, gehien entzun diren abestietako bat izateagatik. 2007an, berriz, sari berbera jaso zuen “Breakfast in America”gatik.

2012an, Arte eta Letren Ordenako Zalduna izendatu zuten, hau da, Frantzian prestigio handienetako bat duten aitortzetako bat jaso zuen.

 

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu