Kartela

Paul Collins Beat

Paul Collins Beat

14 ostirala

Paul Collins Beat

PAUL COLLINS

New York (AEB) – 1954

 

Paul Collinsek The Nerves taldean hasi zuen bere karrera 1974an, bateria gisa, Jack Lee (gitarra) eta Peter Case (baxua) musikariekin batera. Power-pop hirukotea eta AEBetan loratzen ari zen punk-rock eszenaren banda aurrendaria. “Hangin On the Telephon”grabatu zuten, Blondiek geroago arrakasta bihurtuko zuen abestia.

 

Paul Collinsek The Beat eratu zuen 1979an, rock banda batzuetako kideak ekarrita, hala nola Steven Huff, Larry Whitman eta Michael Ruiz. Haien lehengo albuma, 1979koa, generoaren klasikotzat hartzen da.

Urte batzuez geldituta egon ondoren, Paul Collins Beat berpiztu egin  zen disko berriak argitaratuz, horien artean “King of Power Pop”zoragarria, Jim Diamond gogoangarriarekin Detroiten grabatua. Albuma The Beaten soinu klasikora itzuli zen, Collinsen bakarkako lanaren energia garbiarekin uztartuta.  “Niretzat, hau da puntuak lotzen dituen erregistroa, The Nervesen garaitik orain arte… hau da guztia bateratzen duen erregistroa!”Paul Collins 

2016an, “One Night” biniloa berrargitaratu zen, hau da, New Yorkeko The Magic Shop estudio mitikoan egindako azken lanetako bat. Bertan grabatu zituen David Bowiek bere bi azken albumak: The Next Day eta Blackstar.

2017an, Los Angeleseko Lolipop Records zigilu abangoardistak Paulen bi disko esanguratsu berrargitaratu zituen: “To Beat or Not to Beat”eta “Long Time Gone”.

Lau hamarkada daramatza mundu erdiko eszenatokietan, eta 65 urte izan arren, Paul Collinsek, The Beaten gitarrista eta liderrak -berau izan da beti bere banda- , ez du inolako asmorik erretiratzeko.

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu