Kartela

Joanna Connor

Joanna Connor

Joanna Connor

(New York – AEB – 1962)

Blues-rock abeslari eta gitarrista. 1984an Chicagora mugitu zen, eta han bizi da harrezkero, hiriko blues eszenan kokatuta. Bertan, eszenatokia konpartitu du James Cotton, Buddy Guy, Junior Wells eta A.C. Reedekin, beste batzuen artean.

Joanna Connor blues estiloko gainerako emakumezko abeslari eta gitarristengandik bereizten duena gitarrarekin duen trebetasuna da.

1989an argitaratu zuen lehenengo albumaren ostean (“Believe It!”), maiztasunez hasi zen eszenaratzen bere bandarekin, Chicagoko klubetan eta AEB, Kanada eta Europako klub eta musikaldietan.

Denborarekin, Connor blues/rockeko konpositore eta gitarrista ospetsu bilakatu da. Konpositore gisa duen talentuan figura ospetsuen eragina nabaritzen da, hala nola Luther Allisonena.

2019ko azaroan, “Rise” argitaratuko du, bere hurrengo albuma. Mike Zito (Royal Southern Brotherhood) gonbidatu nagusitzat duen disko hori “BBK Legends” jaialdian aurkeztuko du.

“Seguruenik, Joanna Connor da gaur egun –edo bihar- aurkitu dezakegun blues gitarristarik onena eta originalena”.

GUITAR WORLD

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu