Kartela

Anje Duhalde

Anje Duhalde

14 ostirala

Anje Duhalde

ANJE DUHALDE

Arcangues (Franzia) – 1950

 

Berrogei urte eta gehiago darama Anje Duhaldek aitzindari bezala Euskal musikaren munduan. Hasieratik jakin du Euskal kanta beste errepertorio zabal batekin lotzen eta nahasten. Bere ibilbide musikala luzea betidanik Euskal musikaren historiarekin lotuta izan da. Ahots berezi ta beroa, rocka, folka eta doinu tradizionalak bere konposaketetan erabili dituenak. Gustukoak beti izan ditu nahasketak, berarentzat garrantzi berdina izan da Xalbador Euskal poetaren edo Bob Dylan, Rolling Stones eta Georges Brassens-en artisten traiektoria.

Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta geroago, Errobi Euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.

Orain, zuzeneko grabaketa bat dakarkigu. Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, Euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Hamar urte baino gehiago daramatza talde egonkorrarekin, eta, oso eroso sentitzen da. Oholtza gainean, Iñigo Telletxea beratarra (baxua), Remy Gachis uztariztarra (gitarra) eta Txomin Duhalde semea (bateria) izan ditu bidaide.Urbil Artolak bere lapsteel gitarrarekin hiru kantutan kolaboratu izan du.

Zuzeneko disko hau ibilbide osoaren erakusgarri da, eta, hastapenetako, zein, azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarrian soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute.

Anje Duhalde, batez ere, zuzeneko animalia dugu, eta, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, Ibilean honetan ere bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.

 

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu