Kartela

Amann & The Wayward Sons

Amann & The Wayward Sons

14 ostirala

Amann

& The Wayward Sons

 

AMANN & THE WAYWARD SONS

BILBO- 2016

 

Amann & The Wayward Sons rock amerikarreko banda bat da, 2016an sortu zena PLablo Amannen proiektu pertsonal bezala, berak idatzitako konposizioetan oinarrituta.

Pablo Amann bilbotarrak gidatzen duen bandak bere lehenengo estudioko albuma aurkeztu zuen, “Free Soul” izenarekin; 2018ko urtarrilean grabatu zen Marbellako Music Factory estudioetan, eta Abbey Roaden (UK) nahastu eta masterizatu zen. “Free Soul” albumaren ekoizleak Emiliano Bares , Amando Gottardi eta Pablo Amann bera izan dira, eta Julian Maesoren lankidetza paregabea du abesti batzuetan, Hammonda jotzen.

Amann & The Wayward Sons eszenaratze hobezinagatik nabarmentzen da, ibilbide profesional luzea duten sei taldekide eszenatokian bilduz.

Pablo Amann bilbotarraren bandaren proposamena Estatu Batuetako hegoaldera zein mendebaldeko kostaldearen beste muturrera eramaten gaitu une batzuetan, baina jazz, folk, blues edo rock progresiboaren eraginpean.

Bandaren partaideak honako hauek dira: Pablo Amann (ahotsa eta gitarrak), Armando Gustavo Gottardi (baxua eta ahotsak), Emi Bares (gitarrak eta ahotsak), Gustavo Gottardi (bateria), Javier Flores (gitarra eta ahotsak) eta Hernik Larson (teklatuak).

Free Soul aurkezteko bira 2018an amaitu ondoren, entrega berri bat presatzen ari dira Bizkaiko Tío Pete Estudioan, 2019ko otsailean argitaratzeko asmoz.

 

Itzuli

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartu